Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Mahatsa eta sagarrak: udazken gozoa

Sagarra; fruta debekatua, Edurne Zuri lo sakonera eraman zuena, ustela lagun-talde baten okerrena irudikatzen duena. Edo mahatsa; oparotasunaren, plazeraren eta bizitzaren ikurra. Horren ezberdinak, baina, aldi berean, horren hurbilekoak. Biak agertzen dira urteko une berean, haien onenaz gozatu ahal izan dezagun.

Sagarra jan dezakegun frutarik osoenetakoa da. Konta ezin ahala sagar-barietate dago, ezaugarri ezberdinak dituztenak, baina gure osasunerako onura ugari dituztenak. Gainera, baserriko eta sasoiko sagarrak direla ziurtatzen duen gure berme-zigilua baldin badute, tokiko eta kalitatezko produktu jasangarri baten aldeko apustua egiten ariko zara.

Gogoratu behar da sagarraren % 85 ura dela, eta kaloria kopuru oso txikia duela. Bestalde, zuntz eta bitamina kopuru handia du, beraz, mokadu erabat osasungarria da. Dituen onura garrantzitsuenen artean, honako hauek ditugu:

  1. Efektu antioxidatzailea du.
  2. Sistema kardio-baskularra babesten du.
  3. Digestio-aparaturako osasungarria da.
  4. Ezin hobea argaltzeko dietetarako.
  5. Kolesterol-maila murrizten laguntzen du.

Eta, jakina, hortzetako pasta naturala da hortzeko eskuilarik eskura ez dugunerako. Hona hemen fruta baliagarri honi etekinik handiena ateratzeko etxeko truku batzuk.

Litxarreria osasungarria

Mahatsa ere ez da atzera gelditzen. Duen azukre-mailagatik nabarmentzen da fruten artean; izan ere, horri esker, energia-iturri paregabea da. Eta, hori guztia gutxi balitz bezala, litxarreria osasungarri gisa jan dezakegu otordu artean.

Zuntzak ere baditu, idorreriaren aurka eta hesteen osasuna hobetzen laguntzen dutenak. Azido folikoa ere badu mahatsak; horrela, bada, haurdun dauden edo haurdun gelditzeko saiatzen ari diren emakumeentzako aliatu bikaina da. Hauexek dira mahatsaren onura nagusiak:

  1. Berehalako energia-iturria.
  2. Gogo-aldartea hobetzen du.
  3. Heste-igarotzea erregulatzen du.
  4. Gorputzaren oxidazioa murrizten laguntzen du.
  5. Eragin diuretikoa du.

BM Supermerkatuetan, hainbat mahats mota aurkitu ahal izango duzu, Vinalopo deritzona kasu, mahats-mordoaren ale guztiak zaintzen eta gordetzen dituen paperezko poltsa baten babesean hazten dena. Sistema berezi horri esker, ezaugarri fisiko eta gastronomiko bikainak ditu, Jatorri-deiturako poltsaratutako mahats bakarra izateko balio izan diona.

Ikusten duzuen bezala, sasoiko produktuak, goxoak izateaz gain, osasunerako oso onuragarriak ere badira.