Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak

Zenbait aholku, tuperreko zure bazkaria maite dezazun

Gaur egungo bizimoduaren erritmo bizkorraren ondorioz, batzuek ez dute etxetik kanpo bazkatzea beste erremediorik. Kasu horietan, bi aukera bakarrik daude elikadura osasungarria izateko: jatetxe tradizional batera joatea (janari azkarra saihestuta) edo tuper batean etxeko janaria eramatea.

Lehenengo aukera garestiagoa da, eta jatetxea edo menua ondo aukeratzen ez badugu, baliteke horren osasungarria ez izatea. Janaria etxetik eramatea aukera askoz merkeagoa da, eta beti kontrolatuko duzu prestatzen duzun janaria.

Hori bai, “jakitoki” gastronomiko on bat eduki behar da menu erraz, askotariko eta orekatu bat planifikatzeko. Gure errezeten atala bisita dezazun gomendatzen dizugu, eta proba itzazu proposatzen dizkizugun plater ugarietako bat.

Janaria tuperrean eramatearen abantaila nagusietako bat da aldez aurretik presta ditzakezula platerak, hainbat egunetarako.Gainera, elikagaiak gordetzeko, garraiatzeko eta kontserbatzeko tresna oso baliagarriak dira, materialaren arabera. Hortxe sortzen da lehenengo dilema...

Plastikozko edo beirazko tuperra?

Saihestu egin behar dira homologatu gabeko ontziak. Plastikozkoak arinagoak eta merkeagoak dira, baina sarri berritu behar izaten dira; horien bizitza erabilgarria luzatzeak handitu egiten du plastikozko mikropartikulak elikagaietara pasatzeko arriskua.

Beirazko tuperrak, ordea, astunak eta garestiak dira, baina iraunkorragoak, seguruagoak eta garbitzeko errazagoak dira. Gainera, ondo jasaten dituzte tenperaturak (200ºC eta -30ºC-ren artean), eta hobetu kontserbatzen dituzte jakiak.

Planifikatzeko ordua

Inprobisazioa, hobe eszenatokietarako uztea; sukaldean, hobe da gauzak argi izatea, bestela, pasta eta arroza jateaz nazkatzeko arriskua dago.

Platerak proteinak, karbohidratoak, koipe onak, zuntza eta bitaminak izan behar ditu. Gogora ezazu barazkiak, zerealak eta lekaleak, haragiak edo arrainak konbinatzea, dieta askotarikoa izan dadin.

Tuper bikainak prestatzeko aholkuak

  • Pasta, arroza eta lekaleak ondo uztartzen dira proteinekin edo barazkiekin.
  • Haragiak edo arrainak, berriz, hobeto saltsan, urtsu manten daitezen.
  • Entsaladak kontsumitzerako unean ondu behar dira. Gainera, bestelako aurkezpen bat aukera dezakezu, tuperreko zure entsaladei ukitu ezberdin bat emango diena.
  • Pasta itsatsita gera ez dadin, bota oliba-olio pixka bat, eta eragin ondo. Itxoin ezazu hozten den arte, tuperrean sartu baino lehen.
  • Aukera itzazu solte gelditzen diren arroz-barietateak, baina lehortzen ez direnak, indiar barietateak, esaterako. bashmati, jasmina edo thaibonnet
  • Saia zaitez birberotzearekiko horren kalteberak ez diren osagaiak aukeratzen: patata egosiak, potajeak eta erregosiak, lurrunetan egindako barazkiak edo erreak, lekale salteatuak, etab.
  • Ez nahastu jaki gordinak eta kozinatuak (entsalada oilaskoarekin, adibidez). Idealena da sarrerakoa eramateko (kremak, entsaladak, etab.) tuper bat erabiltzea, eta plater nagusirako beste bat (haragiak, arrainak, etab.).
  • Ongarria, aliaturik onena:saltsak, hornigaiak eta ozpin-olioak zure platerak alaitzeko aukera ona dira. Gehiegikeriarik egin gabe, eta aparteko pote batean.
  • Tuperrak beti izan behar du tapa hermetikoa, eta hotza mantendu behar da kontsumitzeko unera arte.
  • Goza ezazu merezi duen bezala. Ordenagailuaren aurrean jatearena, ezta pentsatu ere. Bazkal ezazu mahai batean eta, ahal bada, ez ezazu bakarrik bazkaldu. Ikusiko duzu, bazkaria goxoagoa irudituko zaizu.

Ze beste aholku edo truku erabiltzen duzu, tuperreko zure bazkariak borobiltzeko?