
Haurtxoak
Zein xaboi erabiliko dut nire haurtxoarentzat?
Gure haurtxoa bainatzeko zein xaboi erabili behar dugun jakiteko, kontuan izan behar dugun lehendabiziko gauza da jaioberri baten larruazala beste edozeinena baino sentiberagoa, leunagoa eta delikatuagoa dela.
Haurtxoak jaiotzen direnean, haien larruazalaren kanpoko geruza guztiz garatu gabe dago eta geruza hori da, etorkizunean, kanpoko erasoetatik babestuko dituena.
Jaioberri baten epidermisa edo kanpoko geruza helduena baino askoz finagoa da; horregatik, ezin ditugu produktu berberak erabili. Haurtxoen larruazalak infekzioak izateko eta narritatzeko arrisku handiagoa du, epidermisa garatzeko hainbat urte behar izaten baita. Gainera, melanina sintetizatzeko gaitasun txikiagoa du; horren eraginez, haien larruazala kanpoko erasoen aurrean zaurgarriagoa eta intoleranteagoa da.
Gure haurtxoa bainatzeko idealena da xaboi neutroak edo haientzako xaboi bereziak erabiltzea, larruazala sentibera izanik, ez baitu edozein produktuk balio.
Xaboi neutroak ez du koloratzailerik eta aromarik haren osaeran, beste xaboiek izan ohi duten bezala. Horrela, erreakzioak eta alergiak izan ditzan saihestuko dugu.
Bestalde, gomendagarria da haurtxoentzako berariazkoak diren xaboiak erabiltzea ere, produktu horiek haurtxoen beharretarako berariaz eginda eta formulatuta baitaude.
Garrantzitsuena da bakoitzak bere haurtxoari ondoen datorkion xaboia erabiltzea, betiere kontuan izanda haren larruazala kaltetuko duen substantziarik ez dezala izan.
Jarrai ezazu haurtxoen larruazala zaintzeko aholku gehiago irakurtzen.