Osasuna
Nola zaindu azala uda ondoren
Espero dugu gozatuko zenutela uda eta eguzkia, baina, zuen azalaren osasunari begira, espero dugu neurriz egingo zenutela, eta azala eguzkitik babesteko kremak erabiliz. Behin baino gehiagotan esan dugun bezala, oso garrantzitsua da gure azala prestatzea eguraldi ona datorrenerako; baina hori bezain garrantzitsua da uda ondoren azala zaintzen jarraitzea.
Eguzkiak eragiten duen kaltearen ondorioz, azala zahartu egiten da. Deshidratatu egiten da, elastikotasuna eta lodiera galtzen du eta azkenean zimurrak ateratzen dira. Baina eguzkiaren eragina harago doa: orbanak ere sor ditzake, eta, horrez gain, zeluletako DNAri kalte egin eta azaleko minbizia ere eragin dezake. Eguzkiak oxidazioa eta zeluletan kaltea eragiten ditu pixkanaka, eta eragin hori metatu egiten da: azalak ez du ahazten.
Horregatik, uda ondoren gure azala zaintzen jarraitu nahi badugu, beharrezkoa da azal hori barrutik zein kanpotik zaintzen jakitea.
GURE AZALA BARRUTIK ZAINTZEA
Hidratatzea:
- Egunean 1,5 l ur edan behar dugu gutxienez.
- Ur asko duten elikagaiak jan behar ditugu: frutak eta barazkiak.
- Infusioak hartu behar ditugu: te berdea, gorria, salbia…
Antioxidatzaile ugari dituen dieta egin behar dugu; antioxidatzaile horiek aurre egingo diete eguzkiaren erasoak sortu dituen erradikal askeei.
- A BITAMINA ugari duten elikagaiak: tomateak, azenarioak, sandiak, marrubiak eta fruitu gorriak.
- C BITAMINA ugari duten elikagaiak: laranjak, limoiak, kiwiak.
- E BITAMINA ugari duten elikagaiak: oliba-olioa, zereal integralak.
- SELENIO ugari duten elikagaiak: barazkiak, fruitu lehorrak, gari-zahia, garagar-legamia.
AZALA KANPOTIK ZAINTZEA
- Garbitzea: Urteko egun guztietan eduki behar dugu azala garbi, eta horretarako esne garbitzaileak, gelak edo ur mizelarra erabiliko ditugu. Gure azal-motari gehien komeni zaiona aukeratu behar dugu, eta goizez eta gauez bietan erabili.
- Esfoliatzea: Garbiketa aktiboa da, sakonagoa. Horren bidez, epidermiseko zikinkeriak eta zelula hilak kentzen dira. Lehenik azala esfoliatzen badugu, areagotu egiten da gero ematen diren produktuen eraginkortasuna.
- Hidratatzea: Hidratatzea funtsezkoa da. Askoren ustez, hori da gure azalak behar duen bakarra, eta gazteen kasuan, bistakoa da horrela dela.
Marta Agirre sendagilearen iritziz, azido hialuronikoa oso ona da hidratatzeko; izan ere, ur-kantitate handiari eusten dio, eta azalak bolumena eta freskotasuna berreskuratzen ditu.
Azala oso deshidratatuta badago, krema hidratatzaileaz gain aurpegiko maskarak ere erabil ditzakegu astean behin edo bitan. Maskara horiek epidermisa hidratatzen dute, eutsi egiten diote, eta haren egitura eta elastikotasuna hobetzen dituzte.
Aurpegiko azalaz gain, gorputz guztia ere zaindu behar dugu, gorputzeko esfoliatzaileak eta hidratatzaileak erabiliz.
Kosmetika nahikoa ez bada, zuen kasua sendagile estetiko bati kontsulta diezaiokezue, eta hark jarriko dizue arazoa konpontzeko tratamendu egokia eta bereizia.
Espero dugu gomendio hauei esker animatuko zaretela eta zuen azala zaintzen hasi.
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |
BM Supermerkatuetan adituak gara, eta sasoiko fruta eta barazkirik onenak ditugu. Horiei esker, zure elikadura zaindu eta pisu egokia izateaz gain, uda ondoren zure azalak behar duen hidratazioa izango du eta biziberritu egingo da. Eta, zainketa hori osatzeko, gure lurrindegiko eta parafarmaziako atalean aukera zabala eta hainbat produkturen markak ere aurkituko dituzu, azala garbitu, esfoliatu eta hidratatzen laguntzeko. Laguntza behar izanez gero, galdetu gure ataletako arduradunei.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.
