Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Osasuna eta Edertasuna

Nola hautatu eguzki-babes egokia

Eguzkitik babesteko produktuek UVB eta UVA erradiazioetatik zaintzen dute azala. Bi erradiazio horiek kaltegarriak dira azalerako, bai epe laburrera, bai epe luzera. Eguzkitan denbora gehiegi egoteak zenbait ondorio izan ditzake; besteak beste, hiperpigmentazioa (orbanak), fotozahartzea, fotosentikortasuna, immunoezabapena eta azaleko minbizia. Hori dela eta, oso garrantzitsua da gure azal-motarako egokiena den eguzki-babesa aukeratzea eta behar bezala erabiltzea.

Dena den, zalantza asko izaten ditugu zer eguzki-krema komeni zaigun gehiena. Hori dela eta, Marta Aguirre doktore eta Nutrizioa eta Medikuntza Estetikoko espezialistaren aholkuak gomendatzen dizkizugu.

Iragazki kimikoak edo fisikoak

Iragazki fisikoak, kimikoak eta bien nahasketa izan ditzakete fotobabesek. Hori dela eta, bien arteko aldea zein den jakin behar dugu lehendabizi. Iragazki fisikoak, eguzki-pantaila ere deituak (zink oxidoa, burdin oxidoa, titanio dioxidoa, mika, kaolina eta talkoa) ezin hobeak dira azal oso zuria dutenentzat eta hiru urtetik beherako haurrentzat.

Bestalde, iragazki kimikoek (Mexoryl, zianatoak, Tinosorb, PABA, bentzofenonak) 30 bat minutu behar izaten dituzte eragiteko, baina atseginagoak dira kosmetikoki. "Organikoak" ere deitzen zaie iragazki horiei. Merkatuan daudenak oso seguruak eta probatuak dira, baina baliteke alergiaren bat eragitea azal oso atopikoei edo sentikorrei eta haur oso txikiei.

Gehienek iragazki kimikoak izaten dituzte, eta fotobabes askok, bien nahasketa. Denak seguruak eta eraginkorrak dira.

Fototipoa

Eguzki-babes egokia aukeratzeko, larruazalaren fototipoa kontuan hartu behar da. Fototipo argiko larruazala dutenek, hala nola haurrek, 50 babes-faktoreko eguzki-krema aukeratu behar dute. Azal ilunagoa dutenek 30 babes-faktorea aukeratu dezakete, baina nahiz eta beltzaranak izan, gutxienez 15 babes-faktorea erabiltzea komeni da.

Krema edo olioa

Beste zalantza bat izan daiteke krema bat aukeratu edo olio bat. Egia esan, biek SPF bera badute, biek berdin babestuko gaituzte. Marta Aguirre doktoreak gomendatzen digu olioa aukeratzea larruazal edo gorputzeko eremu lehorragoetarako, eta, emultsioak edo krema arinagoak, berriz, larruazal koipetsuagoetarako. Horrez gainera, gogorarazten digu badirela koiperik gabeko fotobabesak, azal aknedunetarako.

Beltzarantzekoak

Beltzarantzekoei buruz gauza bat argi izan behar dugu, ez baitira fotobabesak. Beltzaran-kolorea indartzen laguntzen diguten kosmetikoak dira, baina ez gaituzte eguzkitik babesten. Horregatik, inola ere ez ditugu erabili behar eguzki-babes gisa.

BM Supermercadosen, parafarmaziaren eta perfumeriaren ataletan, eguzki-kremen aukera zabala duzu, zure nahi eta beharretara gehien egokitzen dena aukeratu dezazun.

Hori bai, ez du ezertarako balio gure larruazalarentzat babes egokia aukeratu eta behar bezala erabiltzen ez baditugu fotobabesak:

  • Egunero erabili eguzki-babesa. Hirian, hondartzan, uretan nahiz mendian, larruazala babestu egin behar dugu. Larruazalaren osasunak beltzarantzearen kontzeptu estetikoaren gainetik egon behar du. Eguzkiaren kaltea metatu egiten da txikitatik. Larruazalak ez du ahazten.
  • Zuhurtzia. Babes eraginkorrenek ere ez dute bermatzen eguzki-erradiazioek gure osasunerako duten arriskuetatik erabat babestea. Zuhurtziaz joka dezagun.
  • Eguzkitan jarri baino 30 minutu lehenago krema ematea komeni da, eta bi ordutik behin berriro ematea, eraginkortasuna galtzen baitu hondarrak, arropak, toalla, pareoak, izerdiak edo urak ukituta.

Gogoan izan elikadurak ere baduela eraginik. Eguzkitik babesteko forma natural bat du organismoak: melanina sintetizatzen du. Elikagai batzuek betakaroteno edo A probitamina ugari dute. Melanina  sintetizatzen laguntzen digute batak zein besteak, eta izpi ultramoreek azalean eragin ditzaketen erradikal libreen aurka borrokatzen. Elikagai horiek fruta eta berdura koloredunak dira, hala nola hauek: tomatea, azenarioa, kalabaza, marrubiak, mangoa, fruitu gorriak eta espinakak.

Gozatu udaz, baina osasuntsu!

 

Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa