Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Prebentzioa

Bidaiarako botika kutxa baten elementuak

Une hauetan, zuetako bat baino gehiago ibiliko zarete horrenbeste desiratutako oporretarako maletak prestatzen baina, kontuz, ez dezazuela ezer ahaztu.Eta ez gara toallaz, bainujantziez eta txinalez bakarrik ari. Lehen sorospeneko botika kutxa bat eraman behar dugu gure bagajean. Ezinbestekoa da, baina, zer elementu izan behar ditu bidaiarako botika kutxa batek? Irakurri arretaz, beharrezko ezer ez ahazteko.

Sendaketarako materiala

Igerilekura jauzi egiterakoan egindako urratua, bizikletatik erortzean egindako zauria edo hondartzan kristal zati batekin egindako ebaki txikia. Horiek dira ohikoenak udan eta, dakigun bezala, prest egon behar gara. Horregatik, lehen sorospeneko botika kutxan zauria garbitzeko eta behar bezala desinfektatzeko beharrezko materiala ezin da inoiz falta.Horretarako, seruma, ur oxigenatua edo alkohola eta iodoa beharko ditugu. Horrez gain, baita gaza esterilizatuak, tiritak, bendak eta kotoia ere. Eta guraize txiki batzuk ere primeran etorriko zaizkigu.

Digestio-arazoak

Digestio-arazoak ere oso ohikoak izaten dira oporretan. Ohiturak aldatu ohi ditugu eta hori nabaritu egiten da.Digestio astunak, beherakoa, idorreria… Horietako edozein ajeren aurrean prest egoteko, botika kutxan urdailerako babesgarriak, antiazidoak, libragarriak eta beherakoaren aurkakoak eduki behar ditugu

Analgesikoak  

Gomendagarria da botika analgesikoak ere eramatea, ustekabeko edozein min arintzeko.Eztarriko mina, buruko mina, sukarra… Eta antinflamatorioak, lesioren bat baldin badugu ere, eta antihistaminikoak, erreakzio alergikoak saihesteko.

Eltxoak

Udako gure etsai nagusiak eltxoak dira, zalantzarik gabe. Saihets dezagun ziztada batek bidaia hondatzea. Ez ezazu ahaztu eltxo-uxatzaile bat, ezta ziztaden mina arinduko digun krema bat ere.

Eguzkia

Eta funtsezkoena, eguzkitako krema babesgarriak.Udan inoiz baino gehiago zaindu behar dugu azala, baina ez eguzkiarengandik babestuko gaituen kremaz soilik, baita ondoren azala ondo hidratatuz ere. Ez ezazu ahaztu zure aftersun krema.Eta ondo ibili oporretan!