Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Txirimoiak eta mangoak: poza (eta osasuna) gorputzerako

Zer fruta tropikalak baino hoberik bizitza gozatzeko? Txirimoien eta mangoen sasoi betean gaude; fruta antioxidatzaile hauek, duten zapore biziaz gain, nutrizio-ezaugarri bikainak eta osasunerako onura ugari eskaintzen dizkigute.

MangoaIndiako ipar-ekialdeko fruta den arren (herrialde horretako fruta nazionala da), Karibearekin lotu izan dugu ezinbestean. Hala ere, jatorri nazionalekoak ere aurki ditzakegu. Baina mangoaren jatorriaz haratago, aurki ditzakezun fruta antioxidatzailerik onenetakoak dira, A, C eta E bitamina kopuru handiak baitituzte. Ur, zuntz eta karbohidrato kopuru handia ere badute eta, horri guztiari esker, jaki bikaina da fruta hau.

Hauexek dira mangoak gorputzerako dituen onura nagusiak:

  • Diabetesaren aurkakoa da, odoleko glukosa-maila egonkortzen laguntzen baitu.
  • Larruazala babesten du, eta hainbat gaixotasuni aurre egiten lagundu, hala nola dermatitisari.
  • Horren ezaguna ez den arren, ikusmena hobetzen du, azenarioak bezala.
  • Duen potasio kopuruari esker, hipertentsioaren aurkakoa eta diuretikoa da.
  • Digestioa egiten eta hesteetako ondoeza saihesten laguntzen digu.
  • Erlaxaziorako ezaugarriak ditu, insomnioaren aurka laguntzen dutenak.

Txirimoia, berriz, baliteke mangoa baino ezezagunagoa izatea. Hegoamerikakoa da jatorriz (Peru, Txile, Kolonbia eta Ekuador), eta aromatikoa eta gozoa da, madariarena gogorarazten duen zaporearekin. Zuntz eta A, C eta B9 bitamina kopuru handia du. Nabarmentzekoa da, gainera, duen karbohidrato kopurua, eta hainbat mineral ere badu, hala nola kaltzioa, potasioa eta burdina. Oraindik probatu ez baduzu, bada garaia.

Txirimoiak osasunerako dituen onura nagusien artean, honako hauek ditugu:

  • Mangoak bezala, hesteetako arazoak konpontzen laguntzen du.
  • Koipe kopuru txikia eta hesteetarako efektu onuragarriak dituen zuntza dituenez, kolesterol-mailak murrizten ditu.
  • Efektu asegarria du, beraz, gomendagarria da argaltzeko dietetan.
  • Dituen mineral, bitamina, proteina eta azukreei esker, oso gomendagarria da hazten ari diren haurrentzako.
  • Larruazala babesteko eta birsortzeko ezaugarriak ditu.
  • Indargabetzeei eta akidurari aurre egiten laguntzen du.

Nola kontserbatu mangoak eta txirimoiak

Fruta tropikalak ez dira ondo konpontzen hozkailuarekin, beraz, saia zaitez hozkailuan ez gordetzen. Hotzak jan nahi badituzu, egokiena izango litzateke hozkailuan justu kontsumitu baino lehen sartzea.

Probatu al dituzu fruta tropikal hauek? Konta iezazkiguzu fruta goxo hauetaz gozatzeko zure errezetak eta trukuak.