Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Txahal-haragia: nola aukeratu atalik onena?

Gure BM supermerkatuetako harategietara joateko jende askok duen eragozpenetako bat izaten da txahal-haragi atala aukeratu beharra. Hementxe emango dizkizugu jarraibide batzuk, baina edozein zalantza izanez gero, BM Supermerkatuetako harategietako langileek emango dizkizute beharrezko aholkuak, bai eta haragi mota ezberdinen eta dituzten erabilera eta ezaugarrien inguruko azalpenak ere.

Adibidez, badago oso giharra den txahal zati bat, % 5etik beherako gantz portzentajea duena; beste atal batzuk giharrak dira, % 10etik beherako portzentajearekin; eta beste batzuk, berriz, koipetsuagoak dira, % 20-30 inguruko gantz portzentajea dutenak.

Gantz kopuruan dauden aldeak kontuan hartuta, atalak ezagutu behar dira lehendabizi, eta giharrenak aukeratu, atal koipetsuenak eta jakiok prestatzeko modurik landuenak noizean behinerako utzi.

Txahal-haragiaren gantz kopuruaren taula

 

KOIPE TOTALA

GA monoasegabea

GA asea

GA poliasegabea

TRANS. GANTZ-AZIDOAK

SOLOMOA

% 8,8

4,1

4,06

0,6

0,3

AZPIZUNA

% 4,1

1,9

1,86

0,3

0,1

MOKORRA, MASKALA

% 6

2,9

2,7

0,2

0,1

KONTRA

% 3,5

1,7

1,4

0,2

0,1

ZANKARRA

% 4,4

2,1

2,01

0,2

0,1

LEPOALDEA

% 4,2

1,9

2,01

0,2

0,1

SORBALDA

% 5,8

2,7

2,4

0,6

0,1

HEGALA

% 17,2

8,8

7,6

0,7

0,7

TAPA

% 2

1

0,8

0,1

0,0

HEGAL-HASIERA

% 3,2

1,6

1,29

0,3

0,1

TXAHALKIAREN ZATIAK

Horietako batzuk maila goreneko haragiak dira, hala nola azpizuna, entrekota eta aurreko solomoko txuletak (txuletoiak) edo atzeko solomokoak (txuleta finagoak, etxean prestatzeko errazagoak).  Horien guztien artean, azpizuna da gantz gutxien duena.

Maskaleko eta mokorreko haragitik xerra oso xamurrak eta urtsuak ateratzen dira, % 6ko gantza dutenak. Kontratapak gantz gutxiago duen arren (% 3), lehorragoa da.

Atzealdeko zangarra da prezio oneko beste haragi bat; mozteko moduaren arabera, osso-bukoa edo zankarroia egin daiteke. % 4,4ko gantz kopurua du gehienez, nahiz eta kaloria ekarpen handikoa izan, gisatu egiten baitira (saia zaitez olio gutxi erabiltzen, eta barazki eta tomate naturalez prestatzen).

Carne de ternera: ¿cómo elegir la mejor pieza?

Biribilkia oso xamurra da, nerbiorik gabea, gantz gutxikoa eta, lehorragoa denez, saltsan prestatuko dugu, barazkiekin

Roast-beefa:  aurreko solomoaren mozketa hezurgabetua, gantz gutxikoa; labean prestatzen da.

Masailak modu zoragarrian presta daitezke, erregosi urtsuak eginda; zati merkeagoak dira, baina prestatzeko modua koipetsuagoa da, eta noizean behin kontsumitzeko utzi beharko litzateke

Aniztasun hori ikusita, gantz nahiko gutxiko haragia ekar dezakegu etxera –erdia asea, beste zati bat monoasegabea edo poliasegabea, Omega 6 erakoa–, eta haragia prestatzeko modu osasungarri bat aukera dezakegu, balio kalorikoa handituko ez duena eta oliba-olio pixka batekin aberastuko gaituena.

Nutrizio-tipa: Azpizuna, maila goreneko haragi osasungarriena

  • Gantz portzentaje txikieneko maila goreneko haragi mota da azpizuna.
  • Haragi hori prestatzeko, olio gutxi erabili behar da eta barazki batzuekin konbina daiteke (patata frijituen ordez).

TXAHALKI-ERREZETAK

Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa