Txahal-tatakia
Tatakia sukaldaritza japoniarrean asko erabiltzen den sukaldaritzako teknika bat da; haragia edo arraina ozpinetan eta jengibretan beratzean datza. Oraingoan, tatakia txahalarena izango da eta mezclum entsaladaz lagunduko dugu.
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
300 gr txahal-entrekota
30 ml soja-saltsa
30 ml arroz-ozpin
20 gr sesamo
1 lima
40 gr jengibre
30 gr mezclum entsalada
PRESTATZEA
Entrekota bi aldeetatik markatuko dugu su bizian eta zartagin ez itsaskor batean. Egosketa etengo dugu uretan eta izotzetan sartuta. Bertatik atera, eta soja-saltsarekin, arroz-ozpinarekin, lima-zukuarekin, limabirrindurarekin eta jengibrearekin egindako nahastean marinatuko dugu 6 orduz. Entrekota xukatu eta xerrak egingo ditugu, zabaleran; plateraren alde batean jarriko ditugu. Marinatzeko saltsa zartagin batean murrizten utziko dugu. Murriztutako saltsa hori entrekotaren alboan jarriko dugu eta haragiaren gainetik sesamoa botako dugu. Murrizketa horren gainean jarriko dugu entsalada.
OHARRA: Prestakin hau pausatzen utzi behar denez gero, kontsumitu aurreko egunean egitea gomendatzen da.
- LEHENAK
- BIGARRENAK
- HARAGIAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: +60'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- LAKTOSA GABEA