
Txahal burritoak saltsa minarekin
OSAGAIAK
400 gr haragi txikitu
Tipula more 1
2 tomate
Letxuga 1
Gari-tortillak
Martorria
Tomate saltsa
Piperminak
2 lima
PRESTATZEA
Osagai guztiak bereizita txikitu: típula, tomatea, letxuga, martorria. Limak lau zatitan moztu. Saltsa mina prestatuko dugu. Horretarako, tomate saltsa piperminekin nahastuko dugu, gustuko dugun min puntua lortzeko. Tortillak apur bat berotu eta zapi batekin estalita utzi, berotasuna gal ez dezaten. Haragi txikitua baratxuri eta tipularekin salteatu. Osagai guztiak bereizita zerbitzatuko ditugu, horrela, mahaikide bakoitzak nahi duen modura prestatuko ditu burritoak. Ontzeko, saltsa mina eta lima-zukua jarriko ditugu alboan.
- BIGARRENAK
- HARAGIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 0-30'
- HAURRAK
- LAKTOSA GABEA