Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Cesar entsalada, tofu kurruskariekin eta haziekin

Osagaiak

(Bi lagunentzako)

Lau kimu beratz

Cherry tomateak

Gazta ondua

Ogi-txigorkiak

Entsaladarako hazi-nahasketa

Oliba-olio birjina estra

Sagar-ozpina edo Modenakoa

Gatza

Tofu kurruskaria prestatzeko:

400 gr soja-tofu

Koilarakada bat soja-saltsa

Koilarakada bat oliba-olio birjina

Koilarakada bat baratxuri-hauts

Koilaratxokada erdi bat gatz

Bi koilarakada Maicena

 

Nola prestatu

Piztu labea, eta jarri 200 gradutara.

Xukatu tofua, eta moztu laukitxotan.

Jar ezazu bol batean, eta gehitu gainerako osagaiak, Maicena izan ezik.

Nahasi ondo, eta utzi mazeratzen 10 bat minutuz.

Jarri Maicena plastikozko poltsa batean, eta gehitu xukatutako tofua.

Eragin indarrez, tofua ondo irineztatzen den arte.

Zabaldu labeko azpil batean, labekatu 15 minutuz, eman buelta, eta labekatu beste 15 minutuz. Prestatu entsalada kimuekin, aldez aurretik moztutako tomateekin, gazta onduarekin (xaflatan), ogi-txigorkiekin, eta bota gainetik tofua.

Gatzozpindu, eta gaineratu entsaladarako haziak.

  • LEHENAK
  • ENTSALADAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: 30'-60'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • HAURRAK