Sasoiko zainzuriak: garbituta, ebakita eta zurituta
Zainzurien sasoia da, eta BM Supermerkatuetan, produktu gastronomiko liluragarri honetaz goza dezazun nahi dugu; aste batzuez bakarrik izango duzu eskuragarri. Horregatik, preziorik onenean aurkituko duzu apirilaren 15etik 20ra. Etor zaitez gure edozein dendatara, eta eraman itzazu garbituta, ebakita eta zurituta; izugarri errazten dizkizugu gauzak!
Lan hori zuk zeuk egin nahi baduzu, baina, bideo honetan azaltzen dizugu nola egin.
Zainzuriak:kaloria gutxi eta % 0 koipe
Oso kaloria gutxi dute zainzuriek, 20 bat kilokaloria, eta % 0 koipe. Ia erabat urez osatuta dago (% 94); horregatik dira oso ezagunak duten efektu diuretikoagatik.
% 2ko karbohidrato kopuruarekin, proteina gehien dituzten ortuarietako bat dira zainzuriak; zuntz kontzentrazio handia ere badute: 1,5 eta 2 gramo artean. Deskubri ezazu gauza gehiago zainzurien ezaugarriei buruz, “Zainduz Bizi” atalean.
Nola kozinatuko ditut zainzuriak?
Zainzuriak kozinatzeko ideiak behar badituzu, lana erraztuko dizugu. Hona hemen hiru proposamen!
- Zainzuri zuriak zainzuri berdeen ozpin olioarekin
- Zainzuri-zintak karbonara erara, ilarrekin
- Zainzuriak plantxan, azenario-saltsarekin
Errezeta hauekin, hatzak miazkatuko dituzu, eta oso modu osasungarrian gainera.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.