Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Porrua, gutxietsia baina bikaina. Zergatik eman beharko zeniokeen protagonismo handiagoa neguko plateretan

Porrua gure jakitokiko barazkirik gutxietsienetako bat da. Ia konpromisoz erosten dugu, pure batean deseginda amaituko duela edo gisatu baten itzalean zaporea emateko erabiliko dugula pentsatuta. Baina nortasun itzela duen ortuaria da: bere gertuko ahaideak baino gozoagoa, samurragoa eta digestio askoz errazagokoa da.

Bada “komodin” gisa tratatzeari utzi eta zure plateretan egin dezakeen guztia deskubritzeko ordua. 

Zure barrurako baltsamo bat

Nutrizioari dagokionez,  porrua zuntz-iturri bikaina da. Gainera, kaloria gutxiko jakia da, eta aberatsa A eta C bitaminetan; funtsezkoak dira bitamina horiek larruazalaren eta sistema immunologikoaren osasunerako. Azido folikoa ere badu, haurdun dauden emakumeentzako eta dieta orekatua dutenentzako garrantzitsua dena.

Porruaren alderdirik interesgarrienetako bat da jakin prebiotiko gisa betetzen duen eginkizuna. Inulina kantitate handia du, zure mikrobiota elikatzen duen eta digestioak arinak izan daitezen bermatzen duen zuntz naturala.

% 100 aprobetxa daiteke, eta “baina” hutsal bat besterik ez du

Porruaren “baina” bakarra izaten da geruzen artean lurra izan dezakeela. Garbitzeko, egin ebaki bat luzetara eta goiko aldean gurutzatuta (zati berdean), oinarriraino iritsi gabe. Jar txorrotaren azpian, burua beherantz begira duela: urak hondar arrasto oro arrastatuko du, zurtoina hondatu gabe. Garbi gelditzen dela ziurtatzeko, nahi baduzu, ur hotzez betetako gopor handi batean utz dezakezu minutu batzuez, eta ondo mugitu: lurra hondora eroriko da.

Baina hori eragozpen txiki bat baino ez da, porruak duen abantaila handiaren aurrean: oso-osorik aprobetxa daiteke, hasi muturretik eta sustraira arte. Zurtoina ez ezik, hosto berdeak ere erabil daitezke. Jangarriak dira guztiz, eta saldak, zopak edo gisatuak egiteko erabil daitezke; horrela, ez dugu elikagairik alferrik galduko eta ahalik eta gehien aprobetxatuko dugu produktua.

Porrusaldaz harago: hiru ideia fresko

Ohiko kremetan edo porrusaldetan ez ezik, porruak ezin hobeto funtzionatzen du plater hotzetan, hala nola errezeta honetan:  Hegaluzea eta porruak ozpin-oliotan; gainera, perfektua da aldez aurretik prestatu eta hozkailuan prest lagatzeko.

Bakailaoarekin ere konbina dezakezu – Porrusalda-krema bakailao-laskekin–koilararekin jan nahi duzun, baina plater arin bat nahiago duzun neguko egun horietarako. Eta, animatzen bazara, aprobetxa itzazu hosto berdeak, zure entsaladei edo salteatuei ‘txip’ ukitu bat emateko, (Juliana eran moztuta eta labekatuta).

Amaitu ezazu negua porruari protagonismo handiagoa emanez. BM Supermerkatuetan, hurbileko eta sasoian sasoiko produktuen aldeko apustua egiten dugu, orain dagozkion produktuekin kozinatzea baita elikatzeko modurik adimentsuena eta goxoena.

Zuk ere osorik aprobetxatzen al duzu porrua, hosto berde eta guzti? Konta iezaguzu FacebookenXInstagramen edo TikToken.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.