
Porrusalda-krema bakailao-laskekin
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
4 porru.
3 patatak.
Bakailaoa (200 g.).
2 baratzuria.
Gatza.
Oliba-olioa.
ELABORAZIOA
Porrua zuritu eta zatitan mostuko dugu.
Lapiko batean, olio pixka bat jarri, eta baratxuria zuritu eta xerratuko dugu. Baratxuria erregosi, eta porrua eta patata zatituak gaineratuko ditugu. Urez estali, eta gatz-puntua emango diogu.
Patatak 35 minututan edukiko ditugu irakiten, bigundi arte. Birrundu, iragazi eta geroko utziko dugu.
Bestalde, olioa 60º-tan berotuk eta bakailaoa konfitatuko dugu, 3 minututan. Ondoren, bakailaoa xukatu eta laskak bereiziko ditugu.
Amaitzeko, ontzi sakon batean porrusalda-krema jarri, eta bakailao-laskak gaineratuko ditugu.
- LEHENAK
- ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
- BARAZKIAK
- ARRAINAK ETA ITSASKIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 30'-60'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- HAURRAK
- LAKTOSA GABEA