Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

BM Online: orga bete

LOGINA

LOGINA

Behin alta eman ondoren, webgunean logea zaitezke eta saskia betetzen hasi. Horretarako, sar zaitez dendara, zure Erabiltzaile-izenaz edo NAN zenbakiaz eta Pasa-hitzaz. Webguneko Bezeroentzako sarbidea menutik edo Online dendako Sartu botoitik sar zaitezke.

KATEGORIAK

KATEGORIAK

Online dendan produktu-sorta handia aurkituko duzu, 10 kategoria handitan taldekatuta: eskaintzak, freskoak, elikagaiak, edariak, dietetikoak, izoztuak eta izozkiak, etxearen zaintza, haurrak, zaintza pertsonala eta maskotak.

FILTROAK

FILTROAK

Aldi berean, eta bilaketa errazte aldera, hainbat azpikategoriatan banatzen dira aipatutako kategoriok (adibidez: freskoak > frutak > zitrikoak). Kategoria bakoitzaren barruan, markaren, garrantziaren, izenaren eta prezioaren arabera ere iragaz eta ordena ditzakezu produktuak, edo lehendabizi eskaintzak edo promozioak erakustea eska dezakezu.

BILATZAILEA

BILATZAILEA

Kategoriatan nabigatuz produkturen bat aurkitu ezin baduzu, erosketa erraztuko dizun produktuen bilatzailea duzu eskura, orrialdearen goiko aldean, Bilaketarako hitzak (elikagaiaren izena, marka…) idatzi besterik ez duzu egin behar, eta sistemak emaitzen zerrenda erakutsiko dizu; era berean, kategorien edo marken arabera muga dezakezu bilaketa.

PRODUKTUAK SASKIRA GEHITU

PRODUKTUAK EROSKETA-ORGAN GEHITU

Orga betetzeko, saka ezazu zerrendako produktu bakoitzaren azpian edo fitxa barruan aurkituko duzun Erantsi/Orgara erantsi botoia. Produktu bakoitzeko zenbat unitate edo zer pisu nahi duzun ere adieraz dezakezu.

PRODUKTUAREN INFORMAZIOA

PRODUKTUAREN INFORMAZIOA

Produktuaren fitxan sartzen baldin bazara, argazkia, deskribapena, nutrizioari buruzko informazioa eta aukeratzen lagunduko dizuten beste datu batzuk ikusiko dituzu.

EROSKETA-ZERRENDAK

EROSKETA-ZERRENDAK

Zerrendak ere egin ditzakezu, hurrengo erosketak errazago egiteko. Zerrendara erantsi sakatzen baduzu, erosketa-zerrenda batean sartuko duzu produktua. Zerrenda berria egin dezakezu, edo aurrez eginda duzun zerrenda batera sar dezakezu, adibidez "Lagunekin afaria" edo "Asteko erosketa". Nahi duzunean berreskura edo kontsulta ditzakezu zerrendak Nire Zerrendak atalean (goiko menuan), erosketa errepikatzeko, beharrezko aldaketak eginda.

Halaber, atal horretan bertan (Nire Zerrendak > Nire erosketak), zure aurreko erosketen zerrenda aurkituko duzu, eskaera errepikatzeko, nahi duzuna gehituz edo kenduz. Produktu guztiak batera edo banan-banan gehitu ditzakezu orgara.