ERREGISTRATZEKO PROZESUA
1. ¿Nola erregistratuko naiz?
1.1. BMko bezeroa bazara
www.bmsupermercados.com webgunean “Online erosketa” atalean klikatuz menu bat zabalduko da. “Erregistroa” atalean klikatuz, zure NAN zenbakia eta BM kontuaren zenbakia idatzi beharko dituzu. Hori egin ondoren, bezero gisa dituzun datuak agertzen diren orri batera eramango zaitu, horiek egiaztatzeko edo aldatzeko, aldaketarik gertatu bada. Zure BM kontuaren datuak egiaztatu ondoren, automatikoki aktibatuko da webgunean, eta online erosketak egiten has zaitezke.
Zure BM kontuaren zenbakiaz oroitzen ez bazara, esan iezazkiguzu zure NANaren eta telefonoaren zenbakiak, eta BM kontuaren zenbakia bidaliko dizugu zure posta elektronikoko helbidera.
1.2. BMko bezeroa ez bazara
www.bmsupermercados.com webgunean “Online erosketa” atalean klikatuz menu bat zabalduko da. “Erregistroa” atalean zure datuak idatzi beharko dituzu horretarako eremuetan, eta erabiltzaile bat eta pasahitz bat sortuko zaizkizu, une horretan bertan aldatu ahal izango dituzunak.
Hori egin ondoren, BM kontu bat izendatuko zaizu, eta webgunean nahiz denda fisikoetan erabili ahal izango duzu.
ESKAERAK NOLA EGIN
1. Nola egin dezaket eskaera bat?
1.1. Nola aukeratu zein helbidetan jaso
Online dendan sartzean, eskaera zein helbidetan jaso nahi duzun aukeratuko zenuen. Urrats hori bete ondoren, eskaera egiten has zaitezke.
1.2. Nola aukeratu salgaiak online dendan
Salgaiak produktu-kategoria handien arabera antolatuak daude, eta menu urdinaren barruan ikus ditzakegu kategoria horiek. Kategoria handi horietan klikatuz, salgaiak zein familiatan aurkitzen diren ikus dezakegu. Familiak zein diren ikusteko, kategoria handien gainean klikatu beharko duzu saguaz, edo ezkerreko menu bertikalean, kategoria handi horietako baten barruan baldin bazaude. Familia bakoitzaren barruan hauta daitezkeen salgaiak ikusi ahal izango dituzu.
1.3. Nola aukeratu salgaiak bilatzailearen bidez
Online dendan salgaien bilatzaile bat duzu, eta hitz bat edo batzuk idatziz gero, salgai guztien artetik adierazitako hitzekin harremanen bat dutenak identifikatu eta erakutsiko dizkizu, aukeraketa egin dezazun.
1.4. Nola aukeratu salgaiak “Nire Zerrendak” abiapuntutzat hartuta
Online dendak salgaien zerrenda pertsonalizatuak egiteko aukera eskaintzen dizu, eta eskaera egiten duzunean kargatu ahal izango dituzu.
1.5. Nola zehaztu salgai bakoitzaren kopurua
Erakutsitako salgai bakoitzak botoi azkar bat du salgai hori eskaerari gehitzeko eta nahi den unitate kopurua edo pisua handitzeko edo gutxitzeko. Salgaiaren argazkian sakatuz, salgaiari buruzko informazio zehatza jasotzen duen fitxan sartuko zara, eta bertatik ere gehitu ahal izango diozu salgaia eskaerari eta unitateen kopurua edo pisua handitu ala gutxitu.
1.6. Nola ezabatu salgaiak saskitik
Salgai bat erosketa-saskitik ezabatzeko, eramazu kurtsorea “orga” ikonoaren gainera eta menu bat zabalduko da hautatutako produktuekin.
Salgai jakin bat ezabatzeko, aski izango da dagokion kopurua zeroan uztea.
Saskiko salgai GUZTIAK ezabatzeko, zabaldutako menuaren goiko eskuinaldean agertuko den “Orga hustu” aukeraren gainean klikatu behar duzu.
2. Nire eskaeran aldaketak egin ditzaket?
Ez. Zure online eskaera amaitu ondoren, ezingo duzu salgairik gehitu edo ezabatu, ezta kopuruak aldatu ere. Jasotzeko erreserbatu duzun ordua aldatu nahi baldin baduzu, beharrezkoa izango da Bezeroarekiko Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jartzea.
3. Zer gertatzen da ez badut nire eskaera amaitzeko astirik eta geroago amaitu nahi badut?
Eskaera bat egiten ari zaren bitartean hori une batez eten egin behar baduzu, “Nire zerrendak” barruan gorde behar duzu eskaera, “Orga hau zerrenda gisa gorde” adieraziz. Berriro sartzen zarenean, sar zaitez “Nire zerrendak” horretan, “Nire zerrendetara joan” aukeratu, eta “Orgara gehitu” esanez zerrenda hori orgara gehituko duzu. Saiotik irten gabe ixten baldin baduzu webgunea, une horretaraino gehitutako salgaiekin gordeko duzu orga.
4. Eskaera bat egiteko gutxieneko/gehieneko zenbateko bat badago?
Ez dago gutxieneko edo gehieneko zenbatekorik erosketak egiteko. Benetan zenbateko handia duen eskaera bat jasotzen baldin badugu, Bezeroarekiko Arreta Zerbitzua zurekin harremanetan jarriko da egindako eskaera hori zuzena den egiaztatzeko.
5. Gerta daiteke online dendan salgaien aukerarik ez egotea?
BM supermerkatuetan, eskatu duzuna beti zerbitzatu ahal izateko lan egiten dugu. Zure eskaera prestatzean eskatu dituzun salgaietako bat ez dugula konturatzen baldin bagara, zurekin harremanetan jarriko gara erregistroa egin zenuenean horrela adierazi bazenuen. Salgairen bat ez dugunean zurekin harremanetan jartzea nahi ez baduzu, jakinarazi egingo dizugu, eta sentitzen dugun arren, salgai hori gabe iritsiko zaizu eskaera.
NIRE ERABILTZAILE-KONTUA NOLA KUDEATU
1. Nola sar dezaket bidalketarako helbide bat?
Online dendan lehen eskaera egin aurretik, “Nire datuak” atalean eskaerak zein helbidera edo zein helbidetara egitea nahi duzun adierazi beharko duzu. Eskaera egiten hasi nahi duzunean, eskaera zein helbidetara bidaltzea nahi duzun galdetuko dizugu lehenik, baina “Nire datuak” atalean idatzi dituzunetako bat izango da nahitaez.
2. Nola kontsultatu ditzaket egin ditudan erosketak?
“Nire erosketak” atalaren barruan, BM Supermercados webgunean egin dituzun eskaera guztiak kontsultatu ahal izango dituzu. Gainera, egindako eskaera batetik abiatuta, egiten ari garen eskaerari gehitu ahal izango dizkiogu beste eskaera horretako salgai guztiak.
Gainera, erosketa horietako batzuen edukia zure orgara ekar dezakezu edo eskaera hori ohiko zerrenda bilakatu.
3. Zer dira Nire zerrendak?
Askotan, eskaera bat egitean, salgai batzuk errepikatu egiten dira horietako bakoitzean. “Nire zerrendak” honi esker, ohiko salgaien zerrenda bat edo batzuk sor ditzakezu eta, hala, erraz eta azkar gehitu ahal izango dituzu salgai horiek eskaera berri bat egiten duzun bakoitzean.
4. Eramateko ordua/data aldatu dezaket?
Bai, horretarako gure Bezeroarekiko Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jartzea beharrezkoa da.
5. Eskaera eramateko data ahaztu dut
Eskaera ordaindu ondoren, e-mail bat jasoko duzu eskaera horrekin loturiko informazio guztiarekin. Posta horretan, eskaera zein ordutan eta zein egunetan eramango den topatuko duzu.
Posta hori aurkitzen ez baldin baduzu, gure Bezeroarekiko Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.
6. Nola berreskura dezaket nire pasahitza?
Webgunean “Bezeroentzako sarbidea” atalean, “Pasahitza ahaztu dut” aukera dago. Hemen klikatuz gero, egiaztatze-datu egokiak eskatuko dizkizute, zure e-mailera pasahitz berria bidaliko dizute eta, aldatu nahi izanez gero, nahi duzuna hautatu ahal izango duzu.
7. Nire e-mail helbidea alda dezaket?
Zure e-mail helbidea nahi adina aldiz alda dezakezu. Horretarako, online dendan sartu beharko duzu eta, “Nire datuak” atalean, e-mailaren aldaketa egin dezakezu.
8. Faktura elektronikoa eska dezaket?
Bai, zure eskaeren faktura elektronikoa eska dezakezu. Baina online dendan sartu aurretik, baimentzeko unean, goitibeherako menu bat zabalduko zaizu eta “Eskuratu daitezkeen fakturak” atalean, zein eskaeraren faktura nahi duzun hautatu ahal izango duzu. E-mail bidez eta pdf formatuan jasoko duzu faktura, hurrengo 48 orduen barruan.
9. Zer da BM Kontua? Zer onura ditu?
BM kontuaren bidez abantaila handiak lortuko dituzu eta erosketetan gehiago aurreztuko duzu, inolako esfortzurik gabe.
Beherapenak erdietsiko dituzu dendan seinalatuta dauden salgaiak erostean edo produktu freskoak erostean.
Hilabete bakoitzaren 24etik aurrera, kutxatik pasatzean, beherapen-bono bat eskainiko dizugu, ordu arte metatuta dituzun beherapen guztiei dagokien zenbatekoarekin.
Gainera, hilero, zure kontua aurkezten duzunean, produktuen eskaintza berezi bat jasoko duzu eta beherapen zuzena izango duzu kutxatik igarotzean.
10. Nola eskuratu BM Kontua?
Online Dendan erregistratzen zarenean, automatikoki BM Kontua sortuko zaizu, eta gure denda fisikoetan ere erabili ahal izango duzu.
ORDAINTZEKO PROZESUA
1. Zer dira prezio estimatua eta azken prezioa?
Produktu freskoetan, eskaera egiten duzunean, online dendak erreferentzia modura hartuko du idatzitako pisu teorikoa, salgaiaren zenbatekoa kalkulatzeko. Eskaera prestatzen denean, benetako salgaia pisatuko da eta horren pisua zein den jakingo da. Eskaeraren pisu teorikoaren eta eskaera prestatu ondorengo benetako pisuaren artean alde txikiren bat egon daiteke, eta beraz, salgaiaren azken prezioan aldaketa txikiren bat gerta daiteke. Eskaerarekin batera jasoko duzun albaranean, azken prezioa zehaztuta joango zaizu, salgaiaren benetako pisuarekin.
Hala eta guztiz ere, zure eskaerari buruzko zalantzarik baldin baduzu, ez ezazu zalantzarik egin eta jar zaitez harremanetan Bezeroarekiko Arreta Zerbitzuarekin.
2. Ordaintzeko zein modu erabil dezakezu?
Kreditu-txartelaz nahiz zordunketa-txartelaz ordaintzea onartzen dugu.
3. Zer txartel onartzen dira eskaerak ordaintzeko?
Eskaerak ordaintzeko, kreditu-txartelak nahiz zordunketa-txartelak onartzen ditugu. Ordainketa egiteko erabiltzen diren txartelak hauek dira: VISA, VISA Electron, Mastercard eta Maestro.
4. Nire izenean ez dagoen txartel bat erabiliz ordaindu dezaket?
Ordainketa egiteko erabili den txartelaren titularrak jaso behar du eskaera. Eskaera jasotzeko unean, segurtasun-neurri gisa, erregistratzean erabilitako IFK zenbakia aurkezteko edo txartelaren titularraren IFK zenbakia aurkezteko eskatu ahal izango dugu, dagokionak jasotzen duela egiaztatzearren.
Hirugarren pertsona batek jaso dezan baimentzea eta jasotze-albarana sinatzea bezeroaren erantzukizuna da.
5. Noiz kargatzen da ordainketa bankuko kontuan?
Eskaera jasotzen den egunean bertan kargatzen da ordainketa kontuan. Geroago, kasuren batean itzulketa bat egin behar izanez gero eta horrek diru-itzulketa bat egitea baldin badakar, hori ere zuzenean zure kontuan egingo da.
6. Salgaiek online dendan duten prezioa eta salgai horiek beren dendetan duten prezioa berdinak dira?
BM Supermercados eta BM Supermercados online ikurrek merkataritza-politika desberdinak darabiltzate. Prezioak, produktu-aukerak eta promozioak ez dira nahitaez berdinak izango, baina oso litekeena da berdinak izatea edo oso antzekoak izatea.
ESKAERAK BIDALTZEKO PROZESUA
1. Nola garraiatzen da eskaera?
Bereziki egokitutako furgonetetan garraiatzen da eskaera. Produktu freskoak eta izoztuak kubeta isotermiko berezietan sartzen dira, eta beraz, inoiz ez da hotz-katea apurtzen.
2. Eskaera prestatzeak eta bidaltzeak zer prezio du?
Prestakuntzaren eta bidalketaren kostua 7,5 € da, aukeratzen duzun jasotze-ordua edozein izanik ere, baina zure erosketa 120€-tik gorakoa bada, kostua doan izango da.
3. Zein da eskaerak jasotzeko ordutegia?
Eskaerak eramateko zerbitzuaren ordutegia astelehenetik larunbatera da, bi orduko tarteetan banatua. Bidalketa-helbidearen arabera aldatu egin daitezke tarte horietako orduak; gomendatzen dizugu online dendan begiratzea zein diren zure helbiderako ordu-tarte horiek.
4. Zer gertatzen da eskaera berandu iristen bada?
Ez da ohikoa hori gertatzea, baina eskaera atzeratzera badoa, gure Bezeroarekiko Arreta Zerbitzua zurekin harremanetan jarriko da telefonoz.
5. Zer gertatzen da nire eskaeraren ordu-tartean helbidean egoterik?
Ziur baldin badakizu eskaera jasotzeko hautatutako ordu-tarte horretan ez zarela egongo bidalketa-helbidean, gure Bezeroarekiko Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitez lehenbailehen. Hala eta guztiz ere, eskaera iristen denean bertan ez bazaude, gure instalazioetara itzuliko da. Jar zaitez harremanetan Bezeroarekiko Arreta Zerbitzuarekin eskaera jasotzeko une berri bat adosteko.
6. Ordainketaren titularrarena ez den beste helbide batera bidali daiteke eskaera?
Bai, “Nire Datuak” atalean bidalketa-helbide bat baino gehiago izan ditzakezu. Eskaera egiten hasten zarenean, zein bidalketa-helbidetara eraman behar den galdetuko dizugu beti. Eskaeraren ordainketa egin duen pertsonak jasoko du eskaera.
7. Nola prestatzen dute nire eskaera dendan?
Eskaera egitez amaitu ondoren, BM supermerkatuetan jasoko dugu eta profesionalen talde bat lanean hasiko da zure eskaera kalitaterik handienarekin zure bidalketa-helbidera irits dadin, jasotzeko hautatu duzun ordu-tartean.
8. Nola garraiatzen dira eskaerak?
BM supermerkatuek erabiltzen dituzten ibilgailuak produktu lehorrak, freskoak nahiz izoztuak garraiatzeko aukera ematen duten ekipoez hornituta daude. Horrez gain, kubetak eta poltsa isotermikoak erabiliko dira produktuak zure helbidera eramateko. Beraz, hotz-kateari bere horretan eutsiko zaio beti.
ITZULKETAK EGITEKO PROZESUA
1. Zein da itzulketa-politika?
Salgairen bat itzuli nahi baldin baduzu, harremanetan jarri beharko duzu gure Bezeroarekiko Arreta Zerbitzuarekin. Gogorarazten dizugu, salgai bat itzuli ahal izateko, eskaera jasotzen denetik hurrengo 14 eguneko epearen barruan egin beharko duzula edozein salgairekin, freskoekin izan ezik, gehienez ere 24 orduko epea izango baituzu.
2. Nola itzuli ditzaket nire produktuak, konbentzitzen ez banaute?
BM Supermerkatuetan online erosketak egitean zu gogobeterik gelditzen ahalegintzen gara, eta horregatik, produktu bat nahi ez baduzu, itzuli egin dezakezu. Horretarako, etxeko zerbitzuko langileei eman diezaiekezu, eskaera ekartzen dizutenean, edo Bezeroarekiko Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke.
3. Salgairen bat egoera txarrean jasotzen baldin badut, zer egin behar dut?
Salgairen bat egoera txarrean jaso baldin baduzu, BM Supermerkatuetatik barkamena eskatu nahi dizugu. Mesedez, jar zaitez harremanetan gure Bezeroarekiko Arreta Zerbitzuarekin, arazo hori lehenbailehen konpondu ahal izan dezagun.