
NABARMENDUTAKOAK ETA PROMOZIOAK
Online dendaren orri nagusian zerrenda bat aurkituko duzu nabarmendutako produktuekin eta abian ditugun promozioko kanpainekin.

BONOAK ETA BALEAK
Halaber, erosketa-prozesuan, zure kontuan dituzun bonoak, baleak edo deskontuak aplikatu ditzakezu. Orgaren ondoan dagoen % ikonoa sakatuta kontsulta ditzakezu, eta erabili nahi dituzunak aktibatu.
Gogora ezazu hilabeteko deskontu-bonoa sortzeko euro bat metatu behar duzula gutxienez. Hilabetea amaitzerakoan gutxieneko horretara iritsi ez bazara, kontuan gordeko da hurrengo hilabeterako.