
EROSKETA AMAITU
Behin erosketa amaitzen duzunean, prozesua osatzeko, orgaren ikonoaren gainean sakatu behar duzu. Beste hiru urrats bakarrik egin behar duzu erosketa amaitzeko.

ORGA BALIOZKOTU
Zure eskaria berrikusi (produktuak gehitu edo kendu), freskoak nola prestatuta nahi dituzun adierazi, eta erosketarekin zenbat euro metatuko dituzun ikus dezakezu hemen. Gainera, produktu bat ez badago, haren ordez zein nahi duzun (kasu horretan, zurekin harremanetan jarriko gara zer nahiago duzun esan diezaguzun) edo erosketa-zerrendatik kentzea nahi duzula adieraz diezagukezu.

ENTREGARAKO LEKUA
Behin eskaria baliozkotzen duzunean, entregatzeko modua (etxean edo dendan zuk zeuk jasotzea) aukeratu beharko duzu. Zure profila konfiguratzen duzunean, entregarako helbide bat adierazi edo eskaria jasotzeko denda aukera dezakezu, eta horixe azalduko da lehenetsita atal honetan.

ENTREGARAKO ORDUTEGIA
Eskaria egiten duzun hurrengo sei egunetako 10:00ak eta 21:00ak bitarteko ordu-tarte bat aukera dezakezu, erosketa egiten duzunean aukeran daudenen artean. (Oharra: 7,50 €ko bidalketa-gastuak, gutxieneko erosketara iristen ez bazara. Ez itzazu promozioak galdu).

ORDAINKETA
Orri honetan, ordainketa egiten da eta eskaria prestatzeko prozesuari ekingo diogu. Erosketaren zenbatekoa, entrega-helbidea edo erosketa jasotzeko denda, entregarako eguna eta ordua ikusi eta fakturarik behar duzun adieraz dezakezu. A, eta ez ahaztu zerbitzuaren Erabilera-baldintzetan klik egiteaz. Amaitzeko, saka ezazu Ordaindu eta erosketa amaitu botoia, ordainketa-plataformara sartzeko.
Behin erosketa-prozesua amaitzen duzunean, zure eskaria baieztatzeko pantaila bat ikusiko duzu; eskari-zenbakia eta aurreikusitako eguna eta ordua agertuko zaizkizu pantaila horretan. Eskariaren berrespen-mezua jasoko duzu posta elektronikoz, erosketaren informazio nagusiarekin. Gainera, zure eskaria entregatu aurretik, beste mezu bat iritsiko zaizu zenbatekoarekin (prezio aldakorra duten produktuak baitaude).
.