
Zaindu ezazu zure burua
Nola zaindu zure larruazala 60 urte bete ondoren
Orokorrean, jendeak uste duen arren larruazal guztiak zahartzen direla modu uniformean, hainbat faktoreren araberakoa izango da hori, genetika kasu, baina batez ere garrantzitsua da gure bizitzan zehar larruazala nola zaindu dugun.
Aurpegia garbitzeko aukera egokienetik hasi eta zure produktuetan funtsezko osagaiak sartzeraino. Hona hemen zenbait jarraibide, 60 urtetik aurrera zure larruazala zaintzeko errutina egokia izan dezazun:
1. Etengabe hidratatzea
Adin honetan, funtsezkoa da hidratazioa; krema lodiak eta nutritiboak aukeratuz gero, hezetasun-galerari aurre egingo diozu. Ezaugarri oso ohikoa da hori etapa honetan. Oso garrantzitsua da larruazalean hezetasuna atxikitzen lagunduko dizuten osagaiak dituzten produktuak erabiltzea, azido hialuronikoa kasu. Horrez gain, UVA eta UVB izpiek eragiten dituzten kalteak prebenitzeko, funtsezkoa da egunero eguzkitik babestea (gutxienez 30 SPF).
2. Garbiketa leuna
Oso garrantzitsua da larruazalaren narritadura saihestea eta berezko orekari eustea, larruazala hidratatzeaz gain. Funtsezkoa da antioxidatzaile kopuru handiko eta garbigarri oldarkorrik gabeko produktuak erabiltzea, larruazalak berez dituen olioak ez kentzeko.
C eta E bitaminak, esaterako, zahartzeari aurre egiteko aliatu egokiak dira, dituzten propietate antioxidatzaileei esker. A bitamina, berriz, funtsezkoa da zelulen birsorkuntzarako, eta horrek larruazala osasungarri mantentzen laguntzen du. Omega-3 gantz-azidoek –arrain koipetsuetan presente daude, adibidez– larruazala hidratatuta izateko eta hantura murrizteko jarduten dute. Mineralek ere badute haien eginkizuna; zinkak, esaterako, ehunak leheneratzen eta kolagenoaren sintesian esku hartzen du, eta Q10 koentzimak, bestalde, antioxidatzaile eta zelulen energizatzaile gisa jarduten du.
4. Jarduera fisiko eta atseden egokiak
Modu erregularrean jarduera fisikoa egiteak eta atseden egokiak osatzen dute errutina hori; horrela, hobetu egiten da odol-zirkulazioa eta larruazalari beharrezko denbora ematen zaio, gauen larruazala leheneratu dadin.
5. Aurpegiko masajeak
Geure eskuekin eta era horretako masajeak egiteko propio diseinatuta dauden tresnekin egin ditzakegu, Gua Sha harriarekin, esaterako. Masaje horiek zirkulazioa estimulatzen eta aurpegi muskuluak erlaxatzen lagun dezakete, larruazalaren argitasuna hobetzeaz eta hantura murrizteaz gain. Ez da komeni gehiegizko erabilera egitea.
Larruazala zaintzea ez da kanpotik bakarrik egin behar den zerbait; dieta orekatua eta bizitza-ohitura osasungarriak izatea funtsezkoa da itxura ezin hobea izateko. Zer beste tip aplikatzen duzu zure errutinan?