Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Elikadura osasungarria

Nola prestatu barbakoa begano arrakastatsua

Nork dio barbakoa begano bat aspergarria izan behar dela? Aukera goxoa izateaz gain, oso osasungarria da. Uda aire zabalean planak egiteko sasoia da, eta eguraldi onak lagunartean eta familiarekin otorduak prestatzera animatzen gaitu. Hona hemen zenbait aholku, zure barbakoa beganoak arrakasta izan dezan.

  1. Aukeratu osagai beganoak, hau da, animalia-jatorrikoak ez diren produktuak. Aukeratu produktu begetalak, hala nola hanburgesak edo mokadutxoak, nuggetak…
  2. Prestatu marinatu goxo-goxoak. Espeziak, belar freskoak, soja-saltsa, barbakoa-saltsa beganoa, ozpin baltsamikoa, oliba-olioa eta limoi-zukua erabil ditzakezu, barbakoan erre aurretik, zure jakiak marinatzeko.
  3. Aprobetxa ezazu parrillan erre dezakezun barazki aukera zabala. Piperrak, tipulak, kuiatxoak, barrengorriak, alberjiniak eta artaburuak dira aukera goxoenetako batzuk. Moztu barazkiak zati handitan, errazago erre ahal izan ditzazun.
  4. Prestatu broxetak, aukera bikaina da barbakoa begano baterako. Barazki-zatiak eta mokadutxoak broxeta-makilatxotan kordatu ditzakezu, eta parrillan erre. Anana zatiak, cherry tomateak edo gustuko duzun beste edozein osagai gehitu dezakezu.
  5. Barbakoarekin batera jateko, presta itzazu entsalada fresko eta kurruskariak. Erabil ezazu letxuga, ziazerbak, errukula edo beste edozein hosto berde oinarri gisa, eta gehitu beste osagai batzuk, hala nola tomateak, luzokerrak, ahuakatea, azenario birrindua, intxaurrak edo haziak. Ondu entsalada etxean prestatutako ozpin-olioz edo ongarri beganoz.
  6. Parrillan beganoak ez diren jakiak ere prestatzen badituzu... Aluminio-papera edo azpil bat erabiltzea komeni da, jakiak euren artean kutsa ez daitezen. Beste parrilla bat ere erabil dezakezu jaki beganoak erretzeko, edo aparteko sareta bat.
  7. Zure prestakin beganoei lagun egiteko, kombucha edan dezakezu, te berdez egindako edari begano freskagarri, goxo eta osasungarria.

Eta gogora ezazu garrantzitsua dela kontuz ibiltzea aire zabalean barbakoak egiterakoan, ingurumena honda dezaketen suteak saihesteko. Goza ezazu mokadu bakoitzaz erantzukizunez, eta zain ezazu uneoro sua kontrolpean!