Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Mahatsak :egunerokora itzultzen laguntzeko energia-iturria

Mahatsa mahatsondoaren fruitua da, eta lukuak eratuz hazten da Jatorriz Kaukasokoa eta Asia Mendebaldekoa da, baina gaur egun mundu osoan landatzen da, bereziki zona epeletan. Mahatsa biltzeko garaia uda amaiera da; urrian beren sasoirik onenean egoten da, eta azaro amaierara arte jan dezakegu, baita urte amaierara arte ere.

Bi mahats-mota daude:

  1. Mahai-mahatsak: fresko edo mahaspasa moduan jan daitezke. Hainbat barietate daude; mahats zuria (berdea, horia) eta mahats beltza (morea, gorria).
  2. Ardotarako mahatsak: hainbat motatakoak dira (Merlot, Chardonnay, Cabernet Sauvignon, Verdejo, etab.) Garratzagoak dira, eta barietate desberdinak erabiltzen dira, kantitate desberdinetan, ardo zuria edo beltza egiteko.

Mahatsak goxoak dira eta onura ugari ekartzen dizkiote osasunari. Horrez gain, energia-iturri bikaina dira, azkar xurgatzen diren azukre asko dituztelako; beraz, egunerokora itzultzen laguntzeko apartak dira. Hain zuzen ere, energia ugari dutenez, gomendagarria da mahatsa jatea hazten ari diren haur eta nerabeek.

Egia esateko, beste fruta batzuek baino kaloria gehiago du mahatsak, baina beste postre, gozoki edo ordu-tarteetan jaten direnzizka-mizkek baino gutxiago. Horri dagokionez, kontuan izan behar dugu mahaspasek mahats freskoek baino azukre gehiago dutela. Hala ere, betiere azukre findua hartzea baino hobea izango da; izan ere, mahatsak berak duen zuntzak moteldu egiten du azukreen xurgapena. Horren ondorioz, elikagai oso interesgarria da kirolarientzat.

Gainera, lehen aipatu dugun bezala, zuntz ugari duenez, idorreriari aurre egiten laguntzen digu eta gure hesteen osasuna hobetzen du.Era berean, azido foliko ugari du mahatsak, eta, beraz, ezin hobea da haurdun dauden emakumeentzat. Gainera, potasio ugari du eta sodio gutxi, eta horri esker, hipertentsioa duten pertsonek inongo arazorik gabe sar dezakete beren dietan. Aldiz, diabetesa dutenei ez zaie komeni mahatsa jaterik, azukre ugari duelako. Mahatsak badu beste abantaila bat ere; alegia, resveratrol ugari duela. Osagai hori antioxidatzaile indartsua da; erradikal askeen kontra egiten laguntzen digu, eta hauen kontra babesten gaitu:

  • BIHOTZ-HODIETAKO PATOLOGIAK: bihotzekoak, buruko infartoak eta arteriosklerosia. Gainera, elikagai honek ez dauka gantzik eta kolesterolik.
  • GAIXOTASUN NEURODEGENERATIBOAK, hala nola Alzehimerra.
  • ZELULEN ZAHARTZE GOIZTIARRA.
  • MINBIZI-MOTA BATZUK.

Eta onena zera da, goxo-goxoak direla, bai bere horretan bai prestatuta. Erabil itzazu haragi edo itsaski plateren osagarri gisa, edo postre bereziak prestatzeko, adibidez, mahatsak ardo beltzetan.

MAHATSAK, NUTRIZIO-OSAGAIAK:
(Zati jangarriaren 100 gramoko)

  • Kaloriak: 69 kcal
  • Ura: 82%
  • Gantzak eta kolesterola: Ez dauka.
  • Proteinak: 0,6 g
  • Karbohidratoak edo azukreak: 16 g
  • Zuntza: 0,9 g
  • Mineralak: POTASIOA nabarmentzen da, 250 mg
  • Bitaminak: Niazina (B3) mg., Piridoxina (B6) 0,1 mg., Folatoak 0,6µ

Osagai fenolikoak: flabonoideak, antozianoak eta taninoak, batez ere RESVERATROLA (hau ANTIOXIDATZAILEA da).

MAHASPASAK, NUTRIZIO-OSAGAIAK*:
(Zati jangarriaren 100 gramoko).

  • Kaloriak: 309 kcal
  • Karbohidratoak: 69 g
  • Zuntza: 2 g
  • Potasioa: 782 mg
  • Azido folikoa:10µ
  • B3 bitamina 0,68 mg
  • B6 bitamina 0,25 mg

*Lehortze eta deshidratatze-prozesua egiten zaie; ura galtzen dute eta nutrienteak irabazten, batez ere azukreak eta energia (kaloriak).

Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa