Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Sagarra, trending topic fruta: etekinik handiena ateratzeko etxeko 8 tip

Steve Jobsek, Newtonek, Adanek eta Evak, baita Edurne Zurik ere, sagarra fruta soil bat baino gehiago dela egiaztatu zuten, hori baino haratago doala. 

Itxura eta osaera sinplea dituen arren, sagarrak nutrizio-ezaugarri bikainak ditu eta, nola ez, barietate eta zapore aukera handia eskaintzen digu. Horrexegatik, hain zuzen ere, arrakasta handia du mundu osoko kontsumitzaileen artean, merkatuko trending topic fruta bihurtzeraino.

Horrenbestekoa da duen arrakasta, ezen sukaldeko mugak gainditzen baititu, eta erabilera gastronomikoaz gain, etxerako hainbat erabilera baitu. Ziur aski ezagutzen ez zenituen sagarraren 8 erabilera interesgarri kontatuko dizkizugu:

  • Laguntzaile ona da, beste fruta batzuk hel daitezen laguntzen du: sagarrek isurtzen duten etilenoari esker, ahuakateen edo bananen heltze-prozesua azkartu dezakegu, fruta horiek sagarren ondoan jarrita.
  • Buruko mina arintzen du:migraina izanez gero, sagar berde bat usaintzeak horren desatsegina den sentsazio hori arindu dezake.
  • Batere kimikorik gabe garbitzeko: sagar-ozpina eta ura nahasten baditugu, gure etxea garbitzeko produktu bikaina lortuko dugu.
  • Kosmetiko % 100 naturala: dituen pektinei esker, larruazala zaintzen laguntzen du. horretarako, birrindu sagarraren azala, eta nahas ezazu eztiarekin; eman aurpegian, eta utzi 15-20 bat minutuz. Garbitu urarekin eta… listo!
  • Agur arkakusoei!:sagar-ozpinak parasito horiek zure maskotengandik aldentzen ditu; urarekin nahastu eta maskotaren ilean eman.
  • Zorabioen aurkako erremedioa: kotxean zorabiatzen diren horietakoa baldin bazara, bidaia hasi baino lehen sagar berde bat jateak zorabioak saihesten lagun diezazuke.
  • Janari gaziegia?Ez, eskerrik asko:lapikora pare bat sagar zati botatzea nahikoa da, gatza xuka dezaten, janariari zaporea kendu edo aldatu gabe.
  • Labekatu berria bezala: ogia gordetzen dugun ontzian sagar zati bat sartzeak ogia hobeto kontserba dadin laguntzen du.

Post honek gosetu egin bazaitu eta sagar osasungarri baten bila baldin bazoaz, hona hemen pare bat iradokizun: sagar erre betea edo sagar eta foie broxeta; fruta honi erabilera gastronomikoa emateko errezetak, betiere sagarrik onenekin: BMren Selecta

Probatu al duzu dagoeneko gure tipetakoren bat? Konta iezaguzu Facebook, Twitter edo Instagramen.