
Zaindu ezazu zure burua
Hiru urrats, udan (eta urte osoan) aurpegia ondo zainduta izan dezazun
Eguzkia, nekea, denboraren joana... gure larruazala kaltetzen joaten diren elementuak dira, eta elastikotasuna eta distira galtzen ditu. Gero eta jende gehiago jabetzen da epidermisa ondo zaintzeak duen garrantziaz, aurpegikoa batez ere.
BM Supermerkatuen Zainketa pertsonaleko sekzioan beti aurkituko dituzu udan larruazala zaintzeko eta zure aurpegia urte osoan distiratsu izateko produktuak.
Horretarako, oinarrizkoa da aurpegia garbitzea. Eta aurpegia behar bezala garbitzeko, hiru urrats erraz jarraitu behar dira:
- Xaboia: Oso garrantzitsua da aurpegia egunero garbitzea, zikinkeria kentzeko eta larruazala sakon elikatzeko. Xaboi ugari dago aukeran, emaitzaren arabera: larruazal distiratsua izateko, arrosa-estraktuz eta E bitaminaz; garbiketa sakona egin eta puntu beltzak kentzeko, ikatz aktiboz aberastutakoak; eta inperfekzioen aurka,te berdez eta buztinez.
- Tratamendua: Larruazaleko zelulak birsortzeko. Aurpegia gaztetuz, puntu beltzak kenduz eta aurpegiari argitasuna emanez.
- Maskara: Bi funtzio produktu bakarrean; alde batetik, sakon garbitzen ditu zikinkeriak eta, bestetik, zelula hilak kentzen ditu, epidermisa leheneratzen lagunduz.
Bestalde, elikadura orekatuak ere lagunduko digu larruazal distiratsua izaten. Horretarako, antioxidatzaile, gantz-azido esentzial eta A, B eta C bitamina kopuru handiko elikagaiak sartu behar dituzu zure dietan.
Uda garaian, gainera, bereziki zaindu behar da larruazala. Funtsezkoa da eguzkitako krema erabiltzea, beltzaran-kolore osasungarria lortzeko. Krema ondo aukeratzea, egunaren erdialdeko orduak saihestea eta eguzkitako krema erregularki aplikatzea dira udan larruazala zaintzeko aholku batzuk.