Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Kombucha eta kefirra, hartzituen erregeak (etxean ere egin ditzakezu)

Udan, ura eta ohiko freskagarriak ez bestelako edari freskoak eskatzen dizkigu gorputzak. Uraz gain, ba al dago beste aukera osasungarririk? Bai!

Zure hesteen osasuna zaintzen eta, gainera, beroari aurre egiteko, kombucha eta kefirra izango dira zure aliaturik onenak. Eta onena: etxean presta ditzakezu zailtasunik gabe eta, gainera, asko erakarriko zaitu jarduera honek (zeure ogia egiteak bezala) eta ezin izango diozu edariok prestatzeari utzi.

Supermerkatutik zure mahaira

Hartzituek supermerkatuetako apalak konkistatu dituzte. Duten abantaila da kontrol zorrotzak gainditzen dituztela eta nutrizio-informazio xehatua izaten dutela; horrenbestez, alternatiba praktikoa dira, konplikatzerik nahi ez baduzu.

BM Supermerkatuetan % 100 osagai naturalekin egindako kombucha aurki dezakezu. Burbuiladun edari bat da, zapore gozo-garratz berezia duena. Perfektua da freskagarrien alternatiba bat behar duzun egun bero horietarako.

Kefirra ere baduzu, mikrobiota hobetzen duen esne-edaria. Kaukasoko edari tradizionala da, antzinatasunetik ezaguna dena dituen propietateengatik, mikroorganismo onuragarri multzo bereziari esker.

Produktu horiek osagai naturalekin egiten diren arren, etxean zeure bertsioa prestatzeak badu bere abantaila: zehatz-mehatz kontrolatzea zer osagai dituen. Ikus dezagun nola prestatzen diren:

Kombucha: freskagarri probiotikoa, 7 egunetan

  • Behar duzuna: scoby bat (onddo edo labore sinbiotiko bat), te beltza edo berdea, azukrea, ur iragazia eta kristalezko pote handi bat.
  • Prozesua: Presta ezazu te kontzentratu bat 8 poltsatxorekin, litro bat ur berotan, bota 70 gramo azukre, eta utzi hozten. Sartu scoby-a aurrez duzun kombucha pixka batekin, eta estali oihal transpiragarri batekin. Utzi hartzitzen 5-7 egunez, giro-tenperaturan (udan denbora gutxiago behar du, beroagatik).

Kefirra: esneki probiotikoa, 24 ordutan

  • Behar duzuna: kefir-noduluak edo -aleak, esne osoa (edo ura azukrearekin, bertsio beganorako) eta plastikozko iragazki bat.
  • Prozesua: jar ezazu koilarakada bat kefir-ale litro bat esnetan, utzi jalkitzen 24-48 orduz giro-tenperaturan, iragazi eta, prest izango duzu! Iragazi noduluak, aurrerago berrerabiltzeko (ugaritu egiten dira hartzitze bakoitzean), eta gorde likidoa hozkailuan.

Gogoratu garbitasuna funtsezkoa dela kutsatzeak saihesteko. Zalantzarik baldin baduzu, hobe produktu hauek etxean ez prestatzea

Zure hesteetarako onurak

Udan errutinak aldatzen dira, otordu gehiago egiten da etxetik kanpo, baita gehiegikeriak ere. Beraz, gure digestio-sistemak eskertu egingo ditu zainketak. Hartzituek digestioa hobetu dezakete, mikrobiota indartu eta pisua mantentzen lagundu.

Hori bai, inoiz probatu ez badituzu, hasi pixkanaka. Probiotiko kantitate handia dutenez, hartzitu hauek heste-igarotzeari laguntzen diote, eta bereziki baliagarriak dira hilabete beroetan arin sentitu nahi badugu.

Gainera, etxean prestatzen badituzu, zapore orijinalak eta freskagarriak proba ditzakezu: limoizko edo mendazko kombucha; edo basafruituzko kefirra… erabili imajinazioa! BM Supermerkatuetan osagaietako asko aurkituko dituzu: tea kombucha egiteko, hurbileko esne freskoa kefirra prestatzeko, sasoiko frutak aromatizatzeko…

Egin al duzu inoiz zeure hartziturik? Konta iezaguzu FacebookenTwitterrenInstagramen edo TikTok-en.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.