Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Kanapeak, hasierarik onena

Gabonetako otordu on bat kanapeekin hasten da askotan. Ez dago aperitibo txiki horiek baino hobeagorik. Askotariko osagaiak erabiltzen dira, eta hostorezko euskarri baten edo ogiaren gainean muntatzen dira; mokadu batean jaten dira hatzamarrekin, eta ospakizun askotan gonbidatuek jaten duten lehen gauza izan ohi dira.

Kanape hotzen zenbait errezeta duzu hemen, mokadu txiki hauek etxean egin eta zeuk nahi duzunarekin goza ditzazun:

Eta ikuste hutsarekin jateko gogoa sentitu baduzu, ikusiko duzu kanape beroen errezeta hauek ezagutzen dituzunean. Planifikazio handiagoa eta denbora gehiago behar duten arren, oso atsegingarria izaten da emaitza Gabonetako egun hotz horietan:

Ez dute batere sekreturik: lehengai ona erosten baduzu eta maitasunez prestatzen badituzu, ziur gaude harri eta zur utziko dituzula denak. Gainera, Gabon hauetan poltsikoak sufri ez dezan, hona hemen aurrezteko aholku batzuk, kanapeen kalitateari muzin egin gabe:

  • Urdaiazpiko iberikoaren ordez, beste hestebeteren bat erabil dezakezu, adibidez solomo-hestebetea edo saltxitxoi iberikoa.
  • Eros ezazu izokin freskoa, eta ketu edo marinatu zeuk etxean, azukre eta gatz nahasketa batekin estaliz. Gainera, trontzoa baino merkeagoa da isatsa; nolanahi ere, BM Supermerkatuetako zure arrandegian kontsulta dezakezu.
  • Txangurroa erabili beharrean, izoztutako ganbak xehetuta erabil ditzakezu.