Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Cherry tomateaz, urdaiazpiko iberiko grissiniaz eta hazidun ogi txigortuz prestatutako gilda, guakamolearekin eta izokinarekin

Lau lagunentzako osagaiak:

Lau cherry tomate

Lau oliba, hezurrik gabe

Lau antxoa gazitu

Gernikako lau piper

 

Hazidun zortzi Grissini makilatxo

Tomate birrindua

50 gramo urdaiazpiko iberiko

 

100 gramo izokin ketu

Ahuakate bat

Limoi-zukua

Martorria txikituta

Oliba-olio birjina estra

Ogi integral txigortua

 

Nola prestatu:

Piperra olio pixka batekin salteatuko dugu; hozten direnean, broxeta batean jarriko ditugu, osagaiak tartekatuz.

Xerrak Grissinien gainean bilduko ditugu, eta tomate birrindu pixka bat aterako dugu bereiz, igurzteko.

Aguakatea zuritu eta sardexka batekin zanpatuko dugu; zukua, martorria eta gatza gehituko dizkiogu. Nahasketa ogi txigortuaren gainean jarriko dugu, baita izokina ere, eta olioa botako diogu gainetik.

  • LEHENAK
  • PLATER BAKARRAK
  • ORDUZ KANPO
  • BARAZKIAK
  • ARRAINAK ETA ITSASKIAK
  • ENTSALADAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'
  • OSASUNGARRIA
  • HAURRAK
  • LAKTOSA GABEA