Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Perretxiko-kitxea, york eta gazta piruleta, eta txangurro tartaleta

Lau lagunentzako osagaiak:

Arrautza

40 gramo perretxiko, askotarikoak

20 gramo gazta birrindu

40 gramo bexamel saltsa

Lau hostore tartaleta

 

100 gramo York urdaiazpiko

200 gramo emmental gazta xerratan

 

Lau hostore tartaleta

100 gramo txangurro-haragi egosita

20 gramo piper berde brunoise eran moztuta (oso fin)

20 gramo tipula brunoise eran moztuta (oso fin)

20 gramo tomate-saltsa

 

Nola prestatu:

Kitxea: Perretxikoak salteatuko ditugu, sutatik kendu eta bexamelarekin, gazta birrinduarekin eta arrautza-gorringoarekin nahastuko ditugu. Tartaleta barrura bota, eta 12 minutuz labekatuko ditugu, 160 gradutara.

Piruleta: Urdaiazpikoa gaztaren gainetik biribilkatuko dugu, film paperean bildu, eta bi orduz utziko dugu hozkailuan. Film papera kendu eta xaflatan moztuko dugu; broxeta bat sartu eta olio pixka batekin markatuko dugu zartagin bero batean; atera eta zerbitzatu.

Tartaleta: Piperra eta tipula sueztitu, tomate-saltsa gehitu, txangurro-haragia bota, minutu batez irakin, hostopilen gainean jarri eta zerbitzatu.

  • LEHENAK
  • PLATER BAKARRAK
  • ORDUZ KANPO
  • BARAZKIAK
  • ENTSALADAK
  • HARAGIAK
  • ARRAINAK ETA ITSASKIAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 30'-60'
  • OSASUNGARRIA
  • HAURRAK
  • LAKTOSA GABEA