Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Irasagarra, postretik haratagoko fruta

Irasagarra irasagarrondoaren fruitua da, Errosazeoen familiako zuhaitza. Cydonia Oblonga izen zientifikoa du eta, jatorriz, Asiakoa da, zehazki, Kaukasiar Zonakoa. Espainian, oso ohikoa da landatzea Murtzia, Valentzia eta Andaluzia bezalako erkidegoetan.

Irasagarrak dituen ezaugarri askoren artean, kaloria-ekarpen baxua nabarmendu behar da. Hala ere, duen arazoa da irasagar-gozoki moduan kontsumitu ohi dela.

Modu horretan, osagai moduan ikusi ohi da postreen errezetetan, baina sukaldean aukera askoz ere gehiago ditu. Entsalada edo gaztekin konbina daiteke edota arkumea saltsan jarrita, haren goarnizio gisa. Elikagai honek berritzeko eta zure platerean zaporeak batzeko aukera ematen du. Sukaldean esploratu besterik ez da egin behar.

Maitasunaren ikurra

Fruitu hau Espainian abuztua eta iraila artean hedatzen da. Antzinako Greziako jainkoen elikagaia izan zen; zehazki, Afrodita jainkosari esleitu zitzaion maitasunaren eta ugalkortasunaren sinbolo gisa. Kondairaren arabera, ezkonberriek irasagarra jan behar zuten eztei-gauan, betiko maitasuna bermatzeko.

Grezia eta Italiatik Espainiara esportatu zen irasagarra. Hasieran, Espainiako gastronomian erreta eta irin eta ezti geruza batekin bilduta kontsumitzen zen. Baina azukrearen aurkikuntzak irasagarra kontsumitzeko modu hori aldatu zuen, eta digestiboagoa bihurtu zen.

Lehen mailako kontserbazioa

Irasagarraren onura handietako bat kontserbazioa da. Bildu ondoren, irasagarrek bizpahiru hilabetez gorde ditzakete beren ezaugarriak. Helduak badaude, hozkailuan hainbat astez ondo egoten dira, paperean bilduta eta bereizita jarrita.

Berdeak badaude eta azkarrago heltzea nahi badugu, nahikoa da giro-tenperaturan uztea. Beste abantailetako bat da purea eginda ezin hobeto izozten dela. Modu berean, fruitua izoztu nahi badugu, komeni da zuritzea, garbitzea, moztea eta limoi-zukuarekin bustitzea, ez oxidatzeko. Baina, baita ere, kontuan izan behar dugu elikagaiak behar bezala nola desizoztu behar diren.

Egizu zeuk irasagar-gozokia

Osagaiak:

2 kg irasagar

800 gr. azukre

2 l. ura

Limoi erdiaren zukua

Jarri 2 litro ur kazola batean irakiten. Zuritu irasagarrak eta zati txikitan puskatu, bihotza eta pipitak kenduta. Ontzi batean jarri limoi zukuarekin, eta irakin dezatela 25-30 minututan.

Egositakoan, irabiagailuarekin birrindu pure leun bat geratu arte. Gehitu azukrea eta egosten jarri kazolan. Utzi 20-30 minutuz eta tarteka nahastu, erantsi ez dadin. Loditzen denean eta kolorea aldatzen zaionean… kito! Jada eginda dago etxeko gure irasagar-gozokia.