
Elikadura osasungarria
Glutenik gabeko Gabonak
Jakingo al zenuke Gabonetako zure menua egokitzen, glutenik gabea izan dadin? Elikadura oso, anitza eta “glutenik gabea” lortzearen erronkari aurre egin behar izaten diote egunero zeliakia diagnostikatuta duten pertsonek, eta gero eta gehiago dira.
Eta, hori gutxi balitz bezala, Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioaren esanetan, 2022an, glutenik gabeko produktuen kostua glutendun produktu arruntena baino nabarmen handiagoa da: Glutendun 10 euroko erosketa bat 30 eurokoa izango litzateke, glutenik gabe.
BM Supermerkatuetan, elikagaiekiko alergia edo intolerantziaren bat duten pertsonei bizimodua erraztu nahi diegu, zeliakoei esaterako. Horregatik, apustu bikoitza egin dugu, zailtasun hori neurri batean desager dadin.
Alde batetik, gure establezimendu askok hartu du zeliakoentzako egokiak diren glutenik gabeko 100 produktu baino gehiago eskaintzeko konpromisoa, hala nola gailetak, magdalenak, ogia, edariak eta pizza egiteko oinarriak. Kalitatezko produktu freskoen aukera zabala ere eskaintzen dugunez, menu osoa egin dezakete zeliakoek.
Horrez gain, harreman estua dugu Euskadi, Kantabria, Nafarroa eta Madrilgo zeliakoen elkarteekin. Hitzarmen horiei esker, BM Kontua izanik, lau erakunde horietakoren bateko bazkide diren bezeroek % 5eko deskontua dute gure edozein establezimendutan egiten dituzten erosketa guztietan.
Gainera, diru-dohaintza egiten dio elkarte horietako bakoitzari, bazkide guztiek BM establezimenduetako edozeinetan egiten duten urteko kontsumoaren % 0,7ri dagokiona.
Beraz, Cangas del Narcea herriaren parera iristerik lortu ez dugun arren –glutenik gabeko Espainiako lehenengo udalerria da hori–, egunero lan egiten dugu, gure bezero zeliakoen egunerokotasuna arinagoa eta merkeagoa izan dadin.
Eta hasieran planteatu dizugun galderari erantzunez, pare bat errezeta uzten dizkizugu jarraian, glutenik gabeko pare bat plater goxo kozina ditzazun.