
Krepeak txokolatearekin eta mandarinarekin
Lau lagunentzako osagaiak
Arrautza bat
100 gramo glutenik gabeko irin
150 gramo esne
20 gramo azukre
Saltsa prestatzeko:
500 gramo mandarina-zuku
Zitrikoak juliana erara
50 gramo azukre
50 gramo gurin
50 gramo ron
Txokolate urtua
Nola prestatu:
Irina esnearekin, arrautzekin eta azukrearekin nahastuko dugu. Krepeak egiten hasiko gara, zartagin itsasgaitz batean.
Beste zartagin batean, gurina jarriko dugu sutan, azukrearekin eta zitrikoekin, eta pixka bat karamelizatzen denean, rona gehituko diogu.
Lurrundu, eta mandarina-zukua botako diogu, eta erdira murriztu.
Krepeak azpil batean jarri, eta gainetik botako dizkiegu saltsa eta txokolate urtua.
- POSTREAK
- GOZOAK
- DENBORA: 30'-60'
- ZELIAKOAK
- HAURRAK