
Elikadura osasungarria
Gaztaren Nazioarteko Eguna: gazta maitatzeko bost arrazoi
Gaztaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, deskubri ezazu milaka gaztaren arteko horixe, ahogozoa utziko dizuna, zure mokadu-otorduetan nagusi izango dela edo hamaika errezetetarako balioko dizuna. Gazta-bandeja on baten aurrean maitez urtzeko arrazoi ugari dago; hauexek, besteak beste:
Aukera handia dago
2.000 gazta barietate baino gehiago egiten da munduan. Espainian, 200 barietate baino gehiago ekoizten da, eta Babestutako Jatorri-deituradun 26 gazta; beraz, gazta zalea izateko leku bikaina da.
Kalitatezkoa eta gertukoa
Elikagai tradizionala da gazta; orain dela 8.000 urte baino gehiago dagoeneko ekoizten zuten. Oso errotuta dago eskualde askotako kulturan, eta produktu berezia da. Nazioarte mailan izen handia duten eta milaka urtetako tradizio hau bizirik mantentzen duten gaztagile artisauekin lan egiten dugu BM Supermerkatuetan. Izen eta izan propiodun artzain-gaztak.
Jaki nutritiboa
Nutrizio-balio handiko jakia da, eta oinarrian duen esnearen ia dohain berberak ditu. Proteina eta gantz ugari du; baita kaltzioa, fosforoa eta magnesioa, A eta B12 bitaminak, erriboflabina eta niazina ere. Baina, ez da gehiegikerietan erori behar: nahikoa da egunean 40 gramo gazta ondu edo 100 gramo gazta fresko.
Zure burua zaintzeko, ez duzu gaztari muzin egin beharrik
Elikadura osasungarriarekin hasten garenean, gaztak izan ohi dira ‘erortzen’ lehenak, gazta onduan batez ere, koipetsuak baitira. Badaude, baina, gantz-portzentaje txikiagoa duten barietateak ere, gazta freskoa eta gaztanbera, esaterako.
Egungo teknologiak, gainera, laktosa erabat kentzeko aukera ematen du, gazta tradizionalek hondar-laktosa pixka bat izaten baitute normalean. Halaber, koipe kopuru txikiko gaztak ere garatu ahal izan dira, baita erabat gaingabetuak ere.
Mundu berria irekiko zaizu gazta dastatzean
Gazta berriak dastatzera animatzen zaren heinean, haien aromaz eta zaporeaz gozatzen ikasiko duzu, eta ogi eta edari mota ezberdinekin uztartzen. Badaude gaztak behar bezala mozteko eta zerbitzatzeko teknikak ere.
Gazta zerbitzatzeko aholku azkar batzuk:
- Ez ezazu uztartu urarekin, gantzen digestioa zailtzen baitu eta indigestioa eragin dezake.
- Gazta suabeekin, jan ezazu ogi zuria, eta gazta biziekin, ogi integrala edo zerealduna.
- Tenperaturari dagokionez, 15ºCkoa da egokiena freskoetarako, 18ºCkoa uxter edo erdi-onduetarako, eta 20-22ºCkoa, berriz, gazta ondu eta urdinetarako.