Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Artzain-gaztak BM Supermerkatuetan

Bertako produktuaren alde egiten dugun apustuaren barruan, gaztek toki garrantzitsua hartzen dute.Horregatik, BM dendetan, artisau erara ekoiztutako artzain-gaztak erosteko aukera eskaintzen diegu gure bezeroei.

Hauek dira bertako artzainen gure gaztetako batzuk:

Zalakain anaiak dira Galtzata gaztaren arduradunak. Oiartzungo euren baserrian ekoizten dute eta Idiazabal Jatorrizko Deitura daukate; Irungo (Gipuzkoa) BM dendetan aurkituko duzue.

Probintzia horretan bertan, esnekien Bertako marka-izenaren pean, Joseba Otegik eta bere emazteak Asteasuko Goine baserrian artisau erara egiten dituzten gaztak aurkituko dituzue; gatzatuak (mamia) eta jogurtak ere ekoizten dituzte.

Azpeitiko eta Azkoitiko zonan, berriz, Izarraitz gaztaz goza dezakezue; gazta honek ere Idiazabal Jatorrizko Deitura dauka. Gazta horri, ekoizten den inguruko mendilerroak ematen dio izena; lau mila urtetik gorako artzain tradizioa daukan zona da.

Bizkaiko hainbat dendatan, berriz, Larruz artzain-gazta aurki dezakezue; gazta horren berezitasuna da ahuntz-esnez ekoiztuta dagoela.

Araban, laster, latxa ardiaren esnez egindako Maria Isasiren gazta merkaturatuko dugu, orain arte Bizkaian bakarrik eskaintzen genuena.

Eta Kantabriara jotzen badugu, ezin dastatu gabe utzi Jarradillas gazta freskoa edo behi-esnez egindako Oro de Prases gazta, Tomas Perez Monzonena.

Nafarroara ere joko dugu, Sunbilla ingurura, hain zuzen ere; han, Luisen 130 ardiei esker, artisau erara ekoiztutako gaztaz gozatzeko aukera daukagu; Iruñeko eta Irungo BM supermerkatuetan aurkituko dugu gazta hori.

Hona hemen gure dendetan eskaintzen dizkizuegun ardi-esnez artisau erara ekoiztutako beste gazta batzuk: Urbiako Txoko, Tolosaldeako Zelaieta, Idiazabal udalerriko Aranburu, Bertizko Jaurerriko Kamiku edo Elgoibarko Mausitxa.Erabat artisau erara lan egiten duen ekoizle baten gaztaz gozatzeko onena, zure BM Supermerkatuan zein gazta dasta dezakezun galdetzea izango da.