Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak

Zuk moztu, guk gozatuko dugu gaztaz

Gaztek forma, tamaina eta testura ezberdinak dituzte. Horregatik, hondarrik gera ez dadin, gaztak hondatu ez daitezen eta, batez ere, behar bezala dastatzeko, ezinbestekoa da ebakitzeko teknika egokia erabiltzea. Kontuan hartu behar da gazta oso ondua den edo ez, zer forma duen… eta horren arabera, modu batera edo bestera ebaki behar da. Harrituta geratuko zara nola nabarmenduko dituzun askoz hobeto gaztaren testura eta zaporea!

Gazta modu egokian ebakitzeko aholkuak

  • Gazta onduak.Hiru forman ebakitzea gomendatzen da.
  • Biribilak, txikiak eta lauak. Camembert gazta, esaterako, zati triangeluarretan ebaki behar da.
  • Biribilak eta handiak. Brie gazta da horren adibide argia. Xerra luzetan ebaki eta ondoren, xerra bakoitza bitan moztea gomendatzen da.
  • Onduak eta erdi-onduak.Mantxako gazta kasu; 5 eta 10 mm bitarteko lodieradun angeludun zatitan edo barratxotan ebakitzea gomendatzen da.
  • Oso gogorrak.Parmako gazta, esaterako; ez dira ebakitzen, besterik gabe zati irregularretan zatikatzen dira.
  • Krematsuak.5 bat mm-ko lodieradun xerratan ebakitzea da gomendagarriena.
  • Zilindro-formakoak.  Ahuntz-gazta esaterako, xaflatan moztu behar da,
  • Cabrales gazta. Laukitxo txikitan ebaki daiteke, edo blokean, laban batez igurzteko.
  • Gazta-kremak. Pieza bakarrean zerbitzatzea da egokiena.

Zer laban erabili behar da?

Nola ebaki garrantzitsua den arren, erabili beharreko labana aukeratzeak ere badu bere garrantzia. Printzipioz, gazta guztiak labanaz ebaki daitezkeen arren, duten testuraren arabera, komenigarria izan daiteke tresna bereziren bat erabiltzea.

Gazta gogorrak hobeto ebakitzen dira arbendola formako laban motz batez. Gazta oso handiak ebakitzeko, berriz, alanbrezko filamentua erabiltzen da, baita gazta erdi-gogor lizunak mozteko ere; azken kasu horretan, hobe da hozkailutik atera eta berehala ebakitzea.

Gazta freskoak edo pasta biguneko gaztak ebakitzeko, ordea, arkua erabiltzea da gomendagarriena. Pasta gogorrekoak zatitzeko, ostera, gazta-espatula erabiltzea da egokiena.

Eta arraspagailuak zer gazta motarekin erabil ditzakegu? Pasta gogorrekoekin batez ere.

Ziur aski, gazta zaleok ondo ezagutuko duzue girolle deritzon tresna; egurrezko oinarri biribila du, eta goiko aldean, ardatz bati lotutako hortz bat. Gazta-xerra oso finak ebaki daitezke tresna horrekin, bai eta erroseta-formako zatiak ebaki ere.

Orain, modu erakargarriak aurkezteko unea da, eta ardo on batekin uztartzekoa. On egin!

Gazta ondo ebakitzeko trukuak

  • Gazta krematsuak labanan itsats ez daitezen, berotu pixka bat xafla ur beroaz, eta lehortu ebakitzen hasi aurretik.
  • Gazta ezberdinez osatutako ohola zerbitzatu nahi baduzu, egokiena da hainbat laban jartzea, zaporeak nahas ez daitezen.
  • Atera ezazu gazta hozkailutik zerbitzatu baino 15 bat minutu lehenago, tenperatura egokia har dezan eta bere zaporeaz erabat goza dezazun.