Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

World Cheese Awards sariak jaso dituzten gaztak BM Supermerkatuetan

BM Supermerkatuekin lan egiten duten lau gaztandegik zazpi domina (urrezkoak, zilarrezkoak eta brontzezkoak) jaso zituzten World Cheese Awards nazioarteko lehiaketaren iazko edizioan. Eta aurten ere, 2019an, prestigiodun sariok jaso dituzte gure dendetan eskaintzen ditugun hainbat gaztak.

Hain zuzen ere, Goine Berria (urrea eta brontzea), Mausitxa (urrea eta brontzea), Ardiarana (zilarra) eta Buruaga (zilarra eta brontzea) izen ziren 2018an saritutako gaztandegiak. Eta azkeneko edizioan –Italiako Bergamo hirian jokatu da– Gran Capitan (urrea, zilarra eta bi brontze), Don Bernardo (urrea eta zilarra) eta Flor de Esgueva (zilarra) marketako gazten barietatea eta heltze ezberdinak saritu dituzte, haien kalitateagatik.

Domina horiek berretsi egiten dute gazten gure sekzioan eskaintzen dugun produktua hautatzeari eskaintzen diogun arreta berezia.

Artisau erako bertako gaztak

2018an saritutako gaztandegi guztiak –Goine Berria, Mausitxa, Ardiarana eta Buruaga– Idiazabal Jatorri-deituraren kalitate-zigiluarekin ekoizten dituzte haien gaztak, eta modu tradizionalean gainera, artzaintzako latxa ardiaren esnearekin, animalien berezko erritmoak errespetatuz eta gure paisaiak zainduz.

Gainera, Goine Berria gaztandegia 2014az geroztik Bertako gure markako esnekiak egiteagatik nabarmentzen da; marka horretako hamar bat erreferentzia ditugu, jogurtak, mamiak eta hainbat gazta mota. Artisau erako eta kalitate handiko esneki aukera, BM supermerkatu gehientsuenetan eskura daitezkeenak.

Aukera hau baliatuz, sarituak zoriondu nahi ditugu eta, batez ere, bertako gure ekoizleak, egiten duten lan bikainagatik. BM Supermerkatuok marken eta artisau erako, bertako eta kalitatezko produktuaren aldeko apustua egiten jarraitu nahi dugu.