Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Txikiak

Gabonetan haurrekin janaria prestatzea: gozatu eta ikasi!

Sukaldean denentzako lekua dago, baita haurrentzat ere, eta leku hori dibertitzeko eta ikasteko gune bihur daiteke. Etxeko txikienei sukaldean aritzen uzteak bizitza osorako onurak ematen ditu.

Eta, ezbairik gabe, Gabonetako oporren garaia praktikan jartzeko garairik onena da. Hainbat jaki elkarrekin prestatzea aitzakia ezin hobea da haiekin denbora igarotzeko, haiei arreta eskaintzeko eta, aldi berean, hezteko.

Gainera, janaria prestatzea arte bat denez, sormen- eta irizpide-dosi handiak eskatzen ditu. Hori dela-eta, haur askori, gustuko platerak prestatzeak motibatuta egoten eta auto-estimua indartzen laguntzen die.

Bestalde, sukaldean denbora partekatzea modu ezin hobea da osasuntsu jaten edo gustu gastronomikoak handitzen irakasteko. Esperimentatu eta une egoki hau aprobetxatu osagai berriak proba ditzaten.

Hori gutxi balitz, etxean tresna seguruekin praktikatzeak aukera ematen die koordinazioa eta motrizitatea hobetzeko nahiz zentzumenak lantzeko. Terminoak, neurriak eta kopuruak ikasteak ulermen matematikoa ere errazten eta pentsamendu logikoa garatzen du.

Beraz, ez dago ezer hoberik haurrekin sukaldean aritzeko eta taldean lan egitearen garrantzia ikasteko denbora ateratzea baino. Zalantzarik gabe, primeran pasatuko dute, eta egun horiek maitasunez oroituko dituzte. Hona hemen bi errezeta gozo eta erraz: