
Txokolate beltzezko coulanta
4 lagunentzako osagaiak
150 gr txokolate beltz
3 arrautza
80 gr azukre
50 gr gurin
Irin koilarakada 1
Apaintzeko andere-mahatsak
Nola egin:
Labea 260 gradutara berotuko dugu aurretik.
100 gr txokolate berotuko dugu mikrouhin labean bi koilarakada ur eta gurinarekin, minutu eta erdikodenboran 500w-tan.
Arrautzak azukrearekin irabiatu eta gurina gehituko diogu. Ondoren, txokolate urtua gehituko diogu txokolate beltzarekin egindako coulant ezin hobe bat lortzeko.
Banakako moldeak igurtziko ditugu gurin apur batekin eta irinarekin hautseztatuko ditugu.
Coulant postrearen nahasketa hori moldeetan jarriko dugu 1/3 betez. Oraindik erabili ez dugun txokolatearen barratxoa 4 zatitan egingo dugu. Zati bat jarriko dugu molde bakoitzean eta, ondoren, gainerako nahasketarekin estaliko dugu.
Moldeak labean sartuko ditugu 7-8 minutuz. Berehala zerbitzatu behar dira.