
Jengibrezko galletak
4 lagunentzako osagaiak
500 gr irin
Legamia hautsa zorro erdia
Koilarakadatxo 1 jengibre eho
2 koilarakadatxo kanela eho
1/4 koilarakadatxo iltze eho
40 gr gurin giro-tenperaturan
50 gr azukre beltz
Arrautza handi 1
40 gr ezti
Nola egin:
Osagai lehorrak ondo nahastuko ditugu; hau da, irina, jengibrea, legamia, kanela eta iltzea.
Giro-tenperaturako gurina irabiatuko dugu azukrearekin, erabat disolbatu arte.
Eztia edo melaza eta arrautza botako dizkiogu eta, azkenik, irina eta espezien arteko nahasketa. Nahasketa ahalik eta homogeneoena lortu beharra daukagu. Itsaskorra geratzen bada, irin apur bat bota diezaiokegu, sendoagoa eta maneiagarriago geratu arte.
Hozkailuan bi orduz utziko dugu, eta, ondoren, arrabol baten laguntzaz zabalduko dugu irinapur bat botaz erantsi ez dadin. Gizontxo erako ore-mozteko batekin moztuko dugu, labeko paper gainean jarri eta 180 gradutan labean edukiko ditugu 10 minutuz.
Hozten utzi eta nahi bezala apainduko ditugu.