
Gabonei buruzko azterketa
Kostaldean arkumea eta barrualdean legatza; horiexek dira Gabonetarako platerik gogokoenak
- BM Supermerkatuek Gabonei buruzko azterketa bat egin du, eta ondorioztatu du Kantabrian, Bizkaian eta Gipuzkoan esneko arkumea dela Gabonetan kontsumitzen den produktu fresko nagusia; Nafarroan eta Araban, berriz, nahiago dituzte legatza eta zapoa.
- Itsaski freskoak –batez ere abakandoa, zigalak eta txirlak–, cava eta ardoak dira Gabonetan salmenta gehien handitzen duten produktuak.
Gabonetan, bazkariak eta afariak izaten dira urtero familien kezka nagusienetakoa. Horregatik, kontsumitzaileak zorrotzagoak izaten dira garai honetan produktuak aukeratzerako orduan, eta sukaldean sormen handiagoz jarduten saiatzen dira, orijinaltasuna, kalitatea eta zapore goxoak nagusi izango dituzten platerekin denak harrituta uzteko helburuz. Produktu horietako asko ohikoak diren arren familien jakitegietan, beste asko Gabonetarako bakarrik aukeratzen dira.
Zein dira jai hauetarako produkturik gogokoenak?
Gabonetako kontsumoari buruz BM Supermerkatuek egindako ikerketa baten arabera, itsaski izoztuak dira –otarrainxkak eta ganba handiak batez ere– Gabon garaian salmenta gehien handitzen duten produktu izoztuak. Produktu freskoen sekzioetan, berriz, arkumea (Gabonetan haragi-salmentaren % 15; urtean zehar, berriz, % 5) eta azpizuna dira haragizko menua aukeratzen dutenek gehien kontsumitzen dituzten produktuak; arrandegira jotzen dutenen artean, berriz, legatza (arrain-salmentaren % 25) eta zapoa dira nagusi. Horiez gain, nabarmentzekoa da itsaski freskoaren salmenta ere; hala nola zigala, txirlak, abakandoa eta gula freskoak. Abenduan angula freskoa ere saltzen da, oraintxe baita angula garaia, eta BMn oraintxe saltzen da urte osoan saltzen den angulen % 50.
Zonaldeei erreparatzen badiegu, Kantabrian, Bizkaian eta Gipuzkoa esneko arkumea da gehien kontsumitzen den produktu freskoa; Nafarroan eta Araban, berriz, nabarmenagoa da legatzaren eta zapoaren kontsumoa. Arkumeari dagokionez, BM Supermerkatuetako haragi-produktuen buru Iñaki Adurizek zera dio: “gure eragin-eremuan labean prestatzen den esneko arkumea kontsumitzen da. Horretarako, komeni da arkumeak ez izatea 7,5 kilotik gorako pisurik; izan ere, hori baino arkume handiagoek, kolore ilunagoa izateaz gain, ez dira horren xamurrak eta zapore handiagoa izaten dute".
Noiz erosi?
Batez ere Gabon-gaua, Eguberri eguna eta Gabon Zahar eguna baino egun batzuk lehenago erosi ohi dira produktu freskoak; harategi eta arrandegiko enkargu kopurua asko handitzen da, bezeroak gero eta gehiago baitute aurreikuspenak egiteko joera, eta enkarguak eginez antolatzen dituzte erosketak; galkorrak ez diren produktuen kasuan, berriz –hala nola turroia, itsaski izoztuak, cavak eta ardoak– kontsumitzaileak azaro erdialdean hasten dira erosketak egiten. Gabonetako ohiko produktuen kasuan –turroiak, mazapanak eta polboroiak– azarora eta abendura mugatzen da horiek erosteko eta kontsumitzeko garaia.
Abenduko salmentei dagokienez, hilabete horretako bilakaera oso bestelakoa da, beste hilabete batzuetako joerarekin alderatuta, Gabon garaiaren berezitasuna dela eta. Hain zuzen ere, BM Supermerkatuetan % 15eko igoera izan dute azkeneko hiru urteotan; horretan lagundu du azalera komertziala handitu izanak ere, 2013tik hona 13 supermerkatu berri ireki baititugu eta, gainera, iazko Gabonetan gure online plataforma berria ere jarri genuen martxan, BM Online. Horrez guztiaz gain, kontsumoaren gorakada gertatu da, batez ere kalitate handieneko produktuetan.
BM Supermerkatuei buruz
BM Supermerkatuak Uvesco Taldearen barruan daude; 200 establezimendu baino gehiago ditugu eta bi plataforma logistiko handi. Penintsulako iparraldeko enpresa liderra da. Euskadin, Kantabrian, Nafarroan eta Errioxan lan egiten du, eta inguru horretan aberastasun eta enplegu gehien sortzen duten enpresetako bat da, 3.800 langilerekin, eta erreferente garrantzitsua bere ingurunean aberastasuna eta balioa sortzen.