Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM denda berria

BM Shop denda berria Bilbon

BM Shop berri bat ireki dugu Bilbon, La Peña auzoko Zamakola 47 kalean hain zuzen. Denda berriak 4.000 erreferentzia baino gehiago ditu eta Bilboko auzo honi emango dio zerbitzua, BM eredua jarraituko du kalitateari, zerbitzuari eta produktu freskoari dagokienez.

Artatutako harategia eta txarkuteria atalak nabarmentzen dira, gainera, besteak beste, zerbitzu libreko fruta-denda, upategia, ogi-labea eta lurringintza atala ere baditu dendak. Zerbitzu osoa eskaintzekotan ordutegi etengabea du astelehenetik larunbatera baita erosketa etxera bidaltzeko zerbitzua.

Zazpigarren BM Shop motako denda da hau. Negozioa martxan jarri nahi duten ekintzaileei zuzendutako frankizia-eredu hau erabiliz saltoki txikien garapena bultzatu nahi da, BM Supermerkatuen balioak erabilita.

BM Shop frankiziak hainbat lekutan daude: Bizkaian (Bilboko Alde Zaharrean, Gorlizen, eta Basauriko Alde Zaharrean), Kantabrian (Soto de la Marina), Asturiasen (Arenas de Cabrales) eta aurten Errioxan (Ezkarai) inauguratu da berriena.