Zure kontuan sartu:


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

BM, aldea dago

Erosketa ORAIN erosoagoa Errezeten bideoak BM Txartela

2019 ots 22BM denda berria

Lehen BM Shop frankizia Errioxan

bm shop ezcaray

BM Shop, BM Supermerkatuetako frankizien eredua Ezkaraira iritsi da, Errioxako lehen BM Shop-aren irekierarekin. Tokiko ekintzaile batek gidatutako zazpi langileko lantaldea duen. BM Shop hau, Sagastia 28 kalean egongo da kokatua, 300 metro karratuko azalera izango du, eta 5.000 erreferentzia baino gehiago izango ditu eskuragarri.

Produktu freskoa protagonistetako bat izango da: harategi eta urdaitegi atalak, arrandegia eta fruta-denda nabarmenduz. Supermerkatu berriak gainera upategia ere izango du, baita zerbitzu askeko okindegia eta lurrindegia ere.

BM Shop hau, 2016an eredua abían jarri genuenetik ireki dugun seigarren frankizia da eta merkataritza txikiaren garapena sustatuz negozioa martxan jarri nahi duten ekintzaileei zuzendua dago. Frankiziaren jabeari eskaintzen dioguna, lokalaren bilaketa, obra, izapide eta lizentziak, eta langileen prestakuntzan eta dendako komunikazioan laguntzea da.

BM Frankizietako burua den Valentín Corralen arabera,"BM Shop-en parte izan nahi duten ekintzaile guztiek gure laguntza dute aholkularitza iraunkorra eta finantziazioaren bidez. Gaur merkatuak aukera asko eskaintzen ditu frankizia bat irekitzeko, baina denboran zehar iraunkorra eta errentagarria den frankizia batek, gainerako BM dendek bezala, beharrezkoak ditu tutoretza eta kudeaketa estandar bikainak. Irekitze kopurua baino frankizia bakoitzaren kalitatea lehenesten dugu".

BM Shop kateak, Errioxakoaz gain, hiru denda ditu Bizkaian, bat Kantabrian eta bat Asturiasen.