Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Frankizia BM

Bilboko lehenengo BM frankizia ireki dugu

BM supermerkatuen frankizia-eredua Bilbora iritsi da, Bizkaiko hiriburuan, alde zaharrean (Espainiako Bankua kalea, 3) ireki berri dugun BM Shop berriarekin. 290 metro koadroko azalera du establezimenduak, eta bederatzi lagunek osatzen dute lantaldea.

BMren filosofian oinarritzen da supermerkatua: produktu-sortaren kalitatea, 5.000 erreferentzia baino gehiagorekin; zerbitzuaren bikaintasuna, BM Supermerkatuek hiru hilabetez trebatutako profesionalez osatutako lantalde bati esker, eta produktu freskoaren aldeko apustua, katearen bertako eta eskualdeko hornitzaile-sare batekin lan eginez. Azken batean, kalitatezko produktu freskoa eskaintzen duen komertzioa da, non harategi eta urdaitegi sekzioak, zein eguneroko fruta eta barazki zerbitzua protagonista diren, BMren hornitzaileei esker: Unanue baserriko Antton Olaizolak ekartzen digu fruta eta Urdulizko Jose Ignacio Zugazagak, berriz, haragia.

09:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik denda, astelehenetik ostiralera; larunbatetan, berriz, 09:00etatik 14:30era. Gainera, BM Txartelak eskaintzen dituen abantailez baliatu ahal izango dira bezeroak.

Supermerkatu berri hori BM katea frankizia-eredu berriaren alde egiten ari den apustuaren erakusle da; eredu hori beren negozio propioa martxan jarri nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago, era horretan komertzio txikiaren garapena sustatuz. 2016an abiarazi zuen BMk eredu hori, Bizkaian ireki zuen lehendabiziko BM Shop dendarekin, eta aurten ildo beretik jarraitu du, beste bi denda irekita: Soto dela Marinan bat, Kantabrian, eta Bilboko BM Shop hau. BM Supermerkatuetako Denden Kudeaketako eta Marketineko zuzendari M. Angel Zamoranoren esanetan, “oso arduratsuak gara bideragarritasun-azterketetan; horrela, ez dugu edozein tokitan eta edozein preziotan irekitzen. Gure frankiziadunak erabateko bideragarritasuna duten negozioak izan daitezela ziurtatzen dugu, etorkizunera begira aukera onak dituztenak, zerbitzuan bermea eta kalitatea eskainiko dutenak, eta ekintzailearentzako errentagarriak”.