Zure kontuan sartu:


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

Frankiziak: Sortu zeure enpresa

Erosketa ORAIN erosoagoa Errezeten bideoak BM Txartela

Crea tu propia empresa

SORTU ZEURE ENPRESA

Zenbat aldiz amestu duzu zeure negozioa izatearekin? Gauzak zure erara egitea. Lana zuk nahi duzun bezala antolatzea. Sekulako esfortzua egitea zure enpresa-proiektua aurrera atera dadin eta hazten ikus dezazun. Ondasuna lortzeak sortzen duen poztasuna sentitzea. Lanaz gozatzea, ez baita berdina besteren kontura lan egitea edo norberaren kontura lan egitea. Iritisi da zure enpresa sortzeko eta enpresa-proiektuarekin hasteko momentua, lider baten eskutik.

FRANKIZIA,
EGIAZTATUTAKO NEGOZIOA

Enpresa batean sartzea ez da erraza aurretiko esperientziarik ez baduzu. Merkatua oso konplexua denez, funtsezkoa da ondo ezagutzea. Horregatik, ekintzaile askorentzat, FRANKIZIAK negozio onenaren eredu frogatuak dira. Uneoro izaten da sektorean lider den enpresa esperientziadun baten babesa, eta ekintzailea bere frankizia-emailearen marketin-baliabide guztiez baliatzen da.

GEHIENEZKO ERRENTAGARRITASUNA:
ARRAKASTAREN GAKOA

Bistakoa da frankizia guztiak ez direla berdinak. Frankizia-emaile batzuek beste batzuek baino berme, laguntza edota baldintza hobeak eskaintzen dizkiete frankizia-hartzaileei. Funtsezkoa da, beraz, norekin elkartu ondo aukeratzea: hazten ari den sektore bat aukeratu behar da, hau da, frankizia-hartzaileei baldintza onak eskaintzen dizkien frankizia eredu bat duen enpresa lider bat. Hortaz, BM FRANKIZIA eredua aproposa da, dituen marjinei eta kudeaketaren eraginkortasunari esker, ERRENTAGARRITASUNA GAINDIEZINA da eta.

DEITU zenbaki honetara: 902 100 555
edo KONTAKTATU GUREKIN HEMEN