Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Eztiak ezaugarri onuragarriak ditu, nahiz eta noizbehinka hartzea komeni den.

Eztia, ukatu ezinezko gozagarri naturala

Izan ere, hainbesteraino gustatzen zaigu azukre-zaporea, ezen Munduko Osasun Erakundearen arabera, beharrezkoa baino % 10 gehiago kontsumitzen baitugun. Horregatik, gure janak eta edariak gozatzeko beste aukera batzuk (panela, stevia eta koko-azukrea, kasu) bilatu behar ditugu. Koilaratxo bat ezti hartzea izango litzateke aukerarik naturalena.

Hain zuzen, eztia da azukrea era naturalean hartzeko modurik onena, eta gozoena ere bai. Alabaina, kaloria asko ditu. Fruktosa, glukosa, sakarosa, maltosa eta beste azukre batzuk ditu osagaitzat. Karbohidratoak emateaz gainera, beste mikromantenugai batzuk ere ematen dizkigu; hala nola bitaminak, mineralak eta antioxidatzaileak.

Ba al zenekien antzinaroan jada eztula arindu eta eztarria leuntzeko erremedio naturaltzat erabiltzen zutela? Ezti eta limoi arteko nahasteak muki-mintzak eta eztarri urratua hidratatzen laguntzen du. Gogoan hartu etxeko erremedio hau negua iristen denerako!

Eztiaren onurak eta ezaugarriak

  • % 100 naturala. % 70 azukreak eta % 20 ura.
  • ·Antioxidatzaileak. Bihotza osasuntsu mantentzeko, memoria hobetzeko eta estresa murrizteko fenolak eta flabonoideak ditu.
  • Bitaminak. Nerbio-sistemarentzat onuragarriak diren B1, B2, B6 eta azido folikoa ditu. Eta baita C bitamina ere, kopuru txikiagoan bada ere.
  • Mineralak. Sodioa, magnesioa, potasioa, fosforoa, kaltzioa eta zinka ditu. Azken horrek organismoaren defentsak indartzen ditu.
  • Muskuluak suspertzen ditu. Kirola egin ondoren koilarakada bat ezti hartzeak energia berreskuratzen laguntzen du eta muskuluak suspertzen ditu. Horrez gain, kirol-proba baten aurretik kontsumitzea gomendatzen da.

Neurrian

Aintzat hartu behar da eztia noizbehinka kontsumitu behar dela, osasunerako ezaugarri onuragarriak baditu ere. Proba itzazu gure ezti bikainak; meloiari jogurta eta eztia botata, konbinazio gozo-gozoa lortuko duzu; edota, nahiago baduzu, ogi txigortuari edo katilukada hazi edo zerealeiukitu bat eman diezaiekezu.