
Mugi zaitez
Gorputza eta burua erlaxatuta: zergatik hasi beharko zinatekeen berehala yoga egiten
Yoga zalea baldin bazara, egutegian markatuta izan behar duzu egun hau: ekainaren 21a, Yogaren Nazioarteko Eguna; ospakizun horren helburua da yogak dituen osasun-onurak aintzatestea, eta diziplina hori munduko txoko guztietara eramatea.
Estres batean bizi gara eta, askotan, kosta egiten zaigu erlaxatzeko une bat aurkitzea. Emaitza: muskuluak zurrunduta eta burua nekatuta. Horregatik, oraindik yoga egiten ez baduzu, bada garaia zure agendan milaka urte dituen diziplina honi lekutxo bat egin diezaiozun.
Yogaren onura mental eta fisikoak gogoraraziko dizkizugu, eta ez dira gutxi.Alderdi fisikoari dagokionez:
- Gaitasun fisikoak hobetzen ditu: Yogarekin elastikotasuna, malgutasuna eta oreka hobetzen ditugu, zeure mugimenduaz gozatzeko eta zure gorputza hobeto kontrolatzeko funtsezkoak direnak.
- Zure bihotza babesten du. Jarduera aerobikoari esker –oxigeno beharra duten ariketak–, yogak gaixotasun kardiobaskularren bat jasan dezazun izan ditzakezun aukerak murrizten ditu.
- Zure muskuluak eta hezurrak indartzen ditu. Egin ezazu proba, eta luza itzazu zure muskuluak, zure mugikortasun artikularra hobetzeko. Beste gaixotasun batzuk prebenitzen ere lagunduko dizu, hezurrak nabarmen ahultzen dituen osteoporosia kasu.
- Kaloriak erreko dituzu. Yoga zure gorputza suspertzeko, indarra hartzeko eta kaloriak erretzeko jarduera ezin hobea da. Egin ezazu Vinyasa yoga, yoga-estilo dinamikoagoekin.
- Gorputzaren postura hobetzen du. Eserita egon ohi gara egunaren zati handi batean, postura desegokian askotan, eta horrek bizkarrezurra kaltetzen du.
Baina yoga ez da jarduera fisiko hutsa.Duen jatorri hinduan, yogaren dimentsio psikologikoa fisikoa bera baino garrantzitsuagoa da, eta meditazioa da haren alderdirik funtsezkoena.Meditazioa da burua orainean zentra dadin eta arazoekin lotutako pentsamenduak uxatzeko entrenatzen duen jarduna.Maila psikologikoan, yoga lagungarria da:
- Autoestimua indartzeko.
- Depresioaren, estresaren eta antsietatearen sintomak murrizten laguntzeko.
- Insomnioa murrizteko.Hatha Yoga da horretarako aukerarik onena.
- Umorea hobetzeko.Serotonina eta endorfina mailak areagotzen ditu, norbere buruarekin eta ingurunearekin ekintza positiboak egitera bultzatuz.
Azkenik –baina hau ere garrantzitsua da–, eta lesioak saihesteko, beti gomendatzen dugu kirol bat egiten hasi baino lehen espezialista batengana joatea.