
Elikadura
Erreboiloa, arrain gozoa eta osasungarria
Sukaldean estimazio handia du erreboiloak, zapore handiko arraina baita, eta osasungarria, gainera. Haragi zuri trinkoa du, eta fina. Arrain erdikoipetsua da, nahiko koipe gutxi du: urtaroaren arabera, % 3 eta % 6 bitartean. Horrez gainera, kolesterolik ez duenez, egokia da arrisku kardiobaskularra dutenentzat.
Beste arrazoi bat ere badago erreboiloa arrain osasungarria dela esateko: merkurio gutxi du. Gure organismoan merkurio-kantitatea handitzeko beldurrik gabe kontsumitu dezakegu.
Gainera, argaltzeko dietetan ere erabiltzen da, kaloria gutxi baitu. Erraz digeritzen da, eta, hori dela eta, edonorentzat da egokia.
Erreboiloaren beste ezaugarri bat da balio biologiko handiko proteinak dituela. Hori dela eta, oso egokia da haurrentzat eta gaixorik daudenentzat, eta kirol asko egiten dutenen dietan ere sartzea gomendatzen da.
Azkenik, diabetesa dutenek lasai asko jan dezakete, ez baitu karbohidratorik.
NUTRIZIO-OSAERA (100 g produktu jangarrirena)
- Kaloriak: 85 kcal / 100 g
- Proteinak: Proteinak: % 17, balio biologiko handikoak.
- Karbohidratoak: % 0
- Zuntza: % 0
- Koipea: % 3-6
- Kolesterola: 25 mg
- Ura: % 81
- Bitaminak: B9 bitamina edo azido folikoa 10 mg; B3 bitamina (niazina) 5 mg; A bitamina eta D bitamina 1 mg.
- Mineralak: Kaltzioa 17 mg, iodoa 16 mg, magnesioa 45 mg, sodioa 114 mg, potasioa 290 mg eta fosforoa 164 mg.
NOLA PRESTATU ERREBOILOA
Erreboiloaren zapore ona indartzeko modu onena labean egitea da, nahiz eta jatetxeetan askotan parrilan egiten duten (horrela prestatuta ere ezin gozoagoa da). Dena den, ez da komeni parrila gehiegi erabiltzea, hidrokarburoak sortzen baitira prozesu horretan.
Plantxan egitea da erreboiloa prestatzeko beste modu osasungarri bat. Lapikokoa jateko gogoa baduzu, berriz, gisatu bat egin dezakezu, edo galiziar erara prestatu.
Hona hemen erreboiloa prestatzeko errezeta batzuk:
- Erreboilo-xerrak plantxan, ali-oli kremarekin
- Erreboiloa labean, patata eta sustraiekin
- Erreboilo-trontzoak, pisto minaren kremarekin
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |
BM supermerkatuetako erakusmahaietan, erreboilo basatiak nahiz haztegikoak dituzu, neurri desberdinetakoak. Zuk nahi bezala prestatuko dizugu.