
Erreboiloa-zerrendak pisto-krema minarekin
OSAGAIAK:
(4 pertsonarentzat)
Lau erreboilo-trontzo, 70 gramokoak
Irina, 100 gr
AÑANA MINERAL gatza, koilarakada bat
KOIPE olioa, koilarakada bat
Pistoa egiteko:
Bi kalabazin ertain
Bi piper gorri
Piper berde bat
To m a t e n a t u ra l a , 4 0 0 g r.
Tipula, 100 gr
Bi baratxuri-atal
URZANTE oliba-olio birjina, koilarakada bat
Gatza, koilarakada bat
ACOR azukre-pixka bat
DUCROS kaiena bat
ELABORAZIOA:
Pistoa egiteko:
Tipulak, baratxuria, kalabazinak eta piperrak zati txikietan moztuko ditugu. Tomateak birrinduko ditugu.
Zartagin batean, oliba-olio pixka bat jarriko dugu, eta tipula. Tipula biguntzen hasten denean, gainerako osagaiak botako ditugu.
Ondoren, tomate birrindua bota eta azukre-pixka bat jarriko dugu. Gatz-puntua zuzenduko dugu, beharrezkoa izango balitz.
Erreboilo-zerrendak egiteko, irineztatu, gatz-pixka batekin ondu eta olio berotan frijituko dugu. Olio- kantitate handia erabili beharko dugu.
Pistoarekin batera zerbitzatuko dugu.
PREZIOA: ALTUA
DENBORA: 35'
ZAILTASUNA: 6/10
OSASUNGARRIA: 9/10
ZAILTASUNA: 6/10
OSASUNGARRIA: 9/10