
Erreboiloa-trontzoak plantxan, alioli-kremarekin
OSAGAIAK:
(4 pertsonarentzat)
Lau erreboilo-trontzo, 70 gramokoak
Bi baratxuri-atal
KOIPE oliba-olioa, koilarakada bat
Aliolia egiteko:
KOIPESOL ekilore-olioa, 100 ml
Arrautza bat
Baratxuri-atal erdia, ernamuinik gabe
Limoi-zurrusta bat
Gatza, koilarakada bat
ELABORAZIOA:
Olioa, arrautza, baratxuri-atal erdia, limoia eta gatza irabiagailu-ontzi batean sartuko ditugu. Irabiagailua hondoan mantenduko dugu, emultsionatu arte.
Ondoren, zartagin batean olio-pixka bat bota eta bi baratxuri-atalak gehituko ditugu. Txigortzen hasten direnean, kenduko ditugu, eta erreboilo-trontzoak jarriko ditugu zartaginean, plantxan egiteko.
Trontzo bakoitzarekin batera, alioli-apur bat zerbitzatuko dugu.
PREZIOA: ALTUA
DENBORA: 25'
ZAILTASUNA: 6/10
OSASUNGARRIA: 8/10
DENBORA: 25'
ZAILTASUNA: 6/10
OSASUNGARRIA: 8/10