Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Erreboilo basatiaren eta arrain-haztegikoaren arteko aldeak

Erreboiloa da jende askoren arrainik gustukoena, gozoa eta osasungarria baita: arrain erdi-koipetsua, kolesterolik gabea, kaloria gutxikoa, ia merkuriorik gabea eta oso digestio errazekoa. Zer gehiago eska dakioke arrain bati! Ezaugarri horiek dituzte erreboilo basati zein akuikulturako edo arrain-haztegietako guztiek. Ikus dezagun jarraian zein diren bien arteko aldeak.

ERREBOILO BASATIA EDO AKUIKULTURAKOA?

Bi erreboilo mota aurkituko dugu merkatuan: basatia edo arrain-haztegikoa. Erreboilo basatia ur hotzetan bizi den espezie bentikoa da. Erreboiloa harrapatzeko sasoirik onena udatik azarora artekoa da, baina urte osoan zehar aurki dezakegu arrandegian.

Akuikulturako erreboiloa ere urte osoan zehar saltzen da. Bien arteko alde nagusia, zaporeaz gain, kolorea da. Arrain-haztegiko erreboiloak kolore berdexkagoa du, ilunagotik argiagora; erreboilo basatia, berriz, marroi iluna da.

Solomoan aurkituko dugu bien arteko beste alde bat. Ukitzerakoan goragune biribildu batzuk antzematen baditugu, tanto batzuk bailiran, horrek esan nahi du erreboiloa basatia dela.

ERREBOILO-ERREZETAK

Erreboiloa, basatia izan zein arrain-haztegikoa izan, horren zaporetsua da, ezen arrainik preziatuenetakoa baita sukaldaritzan. Labean, parrillan, plantxan edo, are, gisatu batean presta dezakegu. 

Erreboiloa labean da platerik osasungarri eta errazenetako bat. Erreboiloari laguntzeko patata, azenarioa eta erremolatxa proposatzen dizkizugu.

Plantxan prestatzeko, solomo batzuk jartzea proposatzen dizugu, eta ali-oli krema batekin batera jartzea.

Bestelako errezeta bat ere aukera dezakegu, eta erreboilo-zerrenda batzuk presta ditzakezu, pisto-krema min batekin. 

 

Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa eta Medikuntza estetikoa