Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Eguberriak ondorenerako dieta

Amaitu dira Eguberri jaiak.Eta, ziur asko, kiloren bat edo beste irabaziko genuen.Baina, lasai, ez zaitez larritu, ez zaitez martirizatu, zenbait aholku osasungarri jarraitzen badituzu, erraz kenduko dituzu gainetik kilo horiek. Jaietako gehiegikerien ondoren zure organismoa garbitzeko eta lehen zeneukan pisura bueltatzeko aholkuak emango dizkizugu. Dena dela, obesitate arazoak baldin badituzu edo hiru kilo baino gehiago galdu nahi baduzu, nutrizioan aditua den mediku batengana joatea gomendatzen dizugu.

Zure lehengo gorputz-itxura berehala berreskuratzekojateari uztea aukeratzen baduzu, jakin ezazu horrek errebote-efektua daukala eta are ondorio okerragoak. Soberan dauzkazun kilo horiek lehenbailehen galtzeko jateari uzten badiozu, gose izango zara eta, azkenean, janaldi handiren bat egingo duzu eta balantzakhasierako pisua erakutsiko dizu berriro. Egin behar duzuna da denbora luzeagoan baina pisua betirako galtzen lagunduko dizuten aholkuei jarraitu.

Egunotan gehiegikeriak egin ditugu eta baliteke horrek, alkoholaren eta jaki gazien eraginez, likido-erretentzioa eragin izana. Horregatik, ez zaizu batere gaizki etorriko dieta egitea; gainera, zure organismoa garbitzen, toxinak kanporatzen eta zure pisua berreskuratzen lagunduko dizu.

Hasteko eta behin, jaietan alde batera utzi ditugun ordutegiei helduko diegu berriro. Gure ohiturak eta elikadura ondo antolatzeak gure organismoa erregulatzen ere lagunduko digu. Eta jaki osasungarriak jango ditugu, hala nola, fruta, barazkiak, esneki gaingabetuak, koipe gutxiko hestebeteak, fruitu lehor naturalak, etab. Ken itzazu azukreak zure dietatik:gozokiak, snack-ak, opil industrialak...

Ekin diezaiogun, bada. Erosketak egiterakoan, joan zaitez BIO sekziora elikagaiak aukeratzera, osagai artifizialik gabeko jakiak aurkituko baitituzu. Sasoiko barazkiek ere gure organismoa garbitzen eta hartu ditugun kilo horiek kentzen lagunduko digute.

Aipamen berezia merezi du urak zure dietan; izan ere, organismoa hidratatzeaz gain, gure kanpoko itxuran ere nabarituko dugu, itxura hobea emango baitio gure larruazalari. Egunean bi litro ur edatea gomendatzen da. Te berdezko infusioak, txikori belarrezkoak, azeri-buztanezkoak, boldozkoak eta mihiluzkoak, asebeteko gaituzten likidoak izateaz gain, ezinhobeak dira organismoaren garbiketan eta kiloak galtzen laguntzeko. Aukera paregabea diraotordu-tarteetarako.

Eta ez ezazu ahaztu zure egunerokotasunean ariketa fisikoa egitea, ez Eguberriak ondoren zure itxura berreskuratzeko bakarrik, baita zure gorputza sasoian egon dadin ere.