Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

BM berria ireki dugu Irunen, aparkaleku eta guzti

Irailaren 15ean, osteguna, denda berria ireki dugu Irunen, orain dela 50 urte baino gehiago taldea sortu genuen hirian; hantxe ditugu gure egoitza nagusia, bi planta logistiko eta, orain, 9 establezimendu.

Elizatxo hiribideko 9-11-13 zenbakietan dago supermerkatu berria, Alarde etxebizitza-gunean, eta 1.200 metro koadroko saltokia eta 47 ibilgailurentzako doaneko aparkalekua ditu.

2,5 milioi euroko inbertsioa egin da denda hori martxan jartzeko, eta 20 lanpostu berri sortu dira.

Bertako produktuak eta jasangarritasuna

Produktu freskoen kalitatea, artatutako sekzioak eta 10.000 erreferentzia baino gehiagoko produktu-aukera zabala izango dira espazio berri honen oinarriak, bertako produktu jasangarrienpresentzia handiarekin.

BM Supermerkatuek tokian tokiko hornitzaileekin duten konpromisoarekin jarraituz, nekazari txikiek ekoiztutako fruta eta barazkiak egongo dira denda honetan, hala nola inguruko Baserriko sasoiko tomateak eta Antton Olaizolaren sagarrak; arrandegian, Hondarribi eta Paisaiako portuetako arrainak egongo dira eta, harategian, Euskadiko familia-ustiategi txikietako txahala, Lumagorri oilaskoa eta Bertako Untxia.

Irungo BM berri honetan, gainera, Aiako Harrietako Galtzata artzain-gazta eta bertako beste produktu batzuk egongo dira, hala nola eztia, txakolina, sagardoa eta bertako artisau erako garagardoak -adibidez, Bidassoa, Pagoa eta Mala Gissona–.

Zerbitzuari dagokionez, erosketak etxera doan eramateko zerbitzua du establezimenduak, 95 eurotik gorako erosketa eginez gero. 09:00etatik 21:00etara egongo da zabalik denda, astelehenetik larunbatera.